Lehuntze

Lehuntze
 Lapurdi, Euskal Herria
Lehuntzeko eliza eta herrigunea.


Armarria


Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Lapurdi
Administrazioa
Estatua Frantzia
Eskualdea Akitania Berria
Departamendua Pirinio Atlantikoak
ElkargoaEuskal Hirigune Elkargoa
BarrutiaBaiona
KantonamenduaErrobi-Aturri
Izen ofiziala  Lahonce
AuzapezaDavid Hugla ( DVC) + (abertzale)Pettan Gillemotonia (2008-2014)[1]
Posta kodea64990
INSEE kodea64304
Herritarralehunztar
Kokapena
Koordenatuak43°28′57″N 1°23′28″W / 43.4825°N 1.3911°W / 43.4825; -1.3911
Map
Azalera9,47 km2
Garaiera0 - 96 metro
Distantzia10 km (Baionatik)
Demografia
Biztanleria2.462 (2018:  132)
alt_left 1.229 (%45,8) (%44,3) 1.189 alt_right
Dentsitatea225,87 biztanle/km²
Zahartzea[2]% 22,47
Ugalkortasuna[2]‰ 34,66
Ekonomia
Jarduera[2]% 71,78 (2011)
Desberdintasuna[2]% 6,52 (2011)
Langabezia[2]% 6,02 (2013)
Euskara
Euskaldunak% 9,02 (2010)
Erabilera% 0,46 (2011)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.ville-lahonce.fr/

Lehuntze Lapurdiko iparraldeko udalerri bat da, Lapurdi Beherekoa.

Geografia

Ingurune naturala

Aturri ibaiak udalerria iparraldetik mugatzen du. Aturrik berak uharte bat sortzen du udalerri honetan, gaur egun Lehuntzeko uhartea deitzen dena; uhartea sortzen duen Aturriren adarrak l'Aiguèta[3] du izen. Kondistegi errekak, Ardanabia ibaiaren ibaiadar batek, udalerriaren hegoaldea zeharkatzen du[4].

Udalerrian altuerak oso apalak dira: Aturriren ibarra itsasoaren mailan dago eta punturik altuena 97 metroko muinotxo bat da, Mugerrerekiko mugatik hurbil. Herri-barnea 70 bat metrotan dago.

Udalerri mugakideak

Aturriren hegoaldeko auzokide lapurtarrak:

  • Urketa ekialde eta hego-ekialdean.
  • Mugerre mendebalde eta hego-mendebaldean.

Aturriz bestaldera, mendebaldetik ekialdera:

Etxetalde eta auzoak

  • Eliza
  • Tarre Behere
  • Tarre Garai

Herri-elkargoak

Lehuntze zenbait herri-elkargoren kidea da, haien artean:

Historia

Udalerri honetan Nabasia izeneko aztarnategia (musteriar eta aurignaciar garaikoa) dago.

Lehuntzeren historiaren leku nagusia Premontretarrak kongregazio katolikoaren abadetxea da, 1227an eraikia, gaur egun parrokia-eliza dena[5][6].

Demografia

Herri txikia zen Lehuntze XIX. mendean, 600 biztanle ingurukoa. Ez zuen hazkunde nabarmenik izan 1960ko hamarkadara arte; orduan hasi zen populazioa emendatzen, Baionaren inguruko udalerri guztietan bezala, eta bilakaera horrek aurrera segitu zuen XXI. mendearen hasieran, 2.000 biztanleen maila gaindituta.

Lehuntzeko biztanleria
Datuen iturburua: INSEE

Politika

Alkateak

Alkatea Agintaldia Alderdia
Jean-Baptiste Landart 1995-2001
François Bioy 2001-2008
Pettan Gillemotonia 2008-2014

2008an alkatetza eskuratu zuen Gillemotonia Réussir Lahonce-Lehuntze hobetu izaneko zerrendaren burua izan zen; ordura arteko François Bioy auzapezarenari irabazi zion[7].

Azpiegiturak

Errepideak

Udalerria departamendu mailako errepide hauek zeharkatzen dute:

  • D 312: Aturriren ertzetik Lehuntzeko mendebaldeko bazterretara lehen eta hegoaldeko muga, Kondistegi errekaren parean gero pasatzen ditu Beskoitzerako bidean.
  • D 261: Aturriren bidea segitzen du. Mugerreko Portua auzotik Ahurtirako bidean, beraz, iparraldeko auzoak zeharkatzen ditu.
  • D 257: Hiru Elizateak (Milafranga, Mugerre, Hiriburu) mugarritik iparralderantz jota, D 312 gurutzatu, herri-barnera heldu eta hor ekialderantz abiatzen da, Urketarantz.
  • D 161: herri-barnetik iparralderantz D 261ekin lotura egiteko, elizatik pasatuta.

Garraiobideak

Gaur egun desagertu diren bi garraio-motak azpimarra daitezke:

  • Aturrin ontzi mota desberdin batzuen (batez ere galuparen) bidezkoa. Orain Port de l'Aiguèta izeneko portutxo bat geratzen da, aisialdiarekin eta eskala txikiko arrantzarekin lotuta.
  • Tolosa-Baiona trenbideak eman zion kolpe handia ibaiaren bidezko garraioari. Herriak geltokia izan zuen baina hori ere desagertu zen, autoen erabileraren garapenarekin.
  • Gaur egun, beraz, garraiobide publiko bakarra autobusa da.

Kultura

Hezkuntza

Herrian Ama Eskola eta Lehen Hezkuntzako eskola publikoa dago; 2009-2010 ikasturtean 195 ikasle zituen eta adar elebiduna ere badu[8].

Elkarteak

Lehuntzen elkarte ugari dago[9]; denak Entente lahonçais delakoan biltzen dira. Haietako batzuk:

  • Eskulari (esku pilota) eta Lehunztarrak (pala).
  • "Atxik eta segi"[10] eta ACPG-CATCM zaharren elkarteak.
  • Football Club Lahonce-Urcuit-Briscous futbol taldea. Zelaia Lehuntzen dago.
  • Hik hasi: euskara eskolak eta kantua.
  • Lehuntze kantari.
  • Ttirrittak: dantzak (mutxikoak...).

Igandero antolatzen den merkatua ere azpimarratzekoa da[11].

Ondasun nabarmenak

  • Eliza eta herrigunea
    Eliza eta herrigunea
  • Eliza eta pilotalekua
    Eliza eta pilotalekua
  • Herriko Etxea
    Herriko Etxea

Lehunztar ezagunak

Kartografia

  • IGNko 1344 OT (Bayonne Anglet Biarritz) 1:25.000 eskalako mapa.

Erreferentziak

  1. Frantsesez Pierre Guillemotonia. Euskarazko izena hemen irakurgai.
  2. a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  3. Okzitanierazko toponimoa da, "ur txikia" esan nahi duena. Frantsesez ofizialki l'Aiguette.
  4. Lehuntze Sandreren webgunean.
  5. Paul Raymond, Dictionnaire topographique Béarn-Pays Basque.
  6. Abadetxea Kultura Ministerioaren webgunean.
  7. Albistea Euskal Herriko Kazetan.
  8. Hezkuntza Herriko Etxearen webgunean.
  9. Elkarteak Herriko Etxearen webgunean.
  10. Frantsestutako grafian Atchik.
  11. Iganderoko merkatua Herriko Etxeko webgunean.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Lapurdi
  • (Frantsesez) Lehuntzeko Herriko Etxe edo udalaren webgunea.
  • (Frantsesez) Lehuntzera bisitaldia Fred Fort idazlearen eskutik Euskal Herriko Kazetan.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q197079
  • Commonscat Multimedia: Lahonce / Q197079
  • Wikibooks Liburuak: Euskal Herriko bidaia-gida/Herriz herri/Lehuntze

  • Identifikadoreak
  • BNF: 15270126m (data)
  • Lekuak
  • OSM: 76024
  • INSEE: 64304
  • Wd Datuak: Q197079
  • Commonscat Multimedia: Lahonce / Q197079
  • Wikibooks Liburuak: Euskal Herriko bidaia-gida/Herriz herri/Lehuntze
  • i
  • e
  • a
Lapurdi Behereko udalerri aurkibidea
Hiriburu • Lehuntze • MilafrangaMugerreUrketa
  • i
  • e
  • a
AhetzeAhurtiAinhoa • Angelu • ArbonaArrangoitzeAzkaineBardozeBasusarriBaionaBeskoitzeBiarritzBidarteBiriatu • Bokale • Donibane LohizuneEzpeleta • Getaria • GixuneHaltsuHazparneHendaia • Hiriburu • ItsasuJatsuKanboLarresoro • Lehuntze • LekorneLekuineLuhusoMakeaMilafrangaMugerreSaraSenpereUrketaUrruñaUztaritzeZiburuZuraide