Yolanda González

Yolanda González

Irudi gehiago
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakYolanda González Martín
JaiotzaBilbo, 1961eko urtarrilaren 20a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaMadril, 1980ko otsailaren 1a (19 urte)
Heriotza moduagiza hilketa: deliberate murder (en) Itzuli
HiltzaileaEmilio Hellín Moro (en) Itzuli
Ignacio Abad Velázquez (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakikaslea eta student leader (en) Itzuli
KidetzaEzkerraren Gazteak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaLangileen Alderdi Sozialista

Yolanda González Martín (Bilbo, 1961eko urtarrilaren 20a - Madril, 1980ko otsailaren 1a)[1] espainiar eskuin-muturreko terrorismoak eraildako ikasle eta militante komunista izan zen.[2]

Biografia

Deustukoa jatorriz, Madrila joan zen elektronika ikastera. Han ikasten zuen lanbide heziketako ikastetxeko ikasleen ordezkaria bilakatu zen. Trotskista joerako Partido Socialista de los Trabajadores alderdiko militantea ere bazen. 1980ko otsailaren batean, Fuerza Nuevako zenbait kidek bahitu, torturatu eta erail zuten. Bere gorpua Madril ondoko errepide bazter batean aurkitu zuten. Erailketa Batallón Vasco Español erakundeak hartu zuen beregain. Erailketaren egile moduan, Emilio Hellín eta Ignacio Abad Velázquez atxilotu eta kartzela-zigorrak ezarri zitzaizkien.[3] Hellini 43 urteko kartzela-zigorra ezarri zitzaion eta horietatik 14 bakarrik bete zituen. 2013ko otsailean, Hellinek, izen faltsu batez, espainiar segurtasun-indarrentzat komunikazio-teknologian lanean ziharduela zabaldu zuen El País egunkariak.

Isabel Rodríguezek "Yolanda en el País de los estudiantes" dokumentala zuzendu zuen, non Yolanda González Martínen bahiketa eta ondorengo hilketa kontatzen dituen, 1980an Batallón Vasco-Español-en eskutik.[4]

Egia, justizia eta erreparazioa eskatu dute, behin baino gehiagotan, Yolanda Gonzálen hil zuteneko urteurrenetan haren senideek eta auzokideek.[5][6][7]

Lorategia eta plazatxoa

2015ean Jardines de Yolanda González Martín izeneko lorategia dago Madrilen.[8]

2016tik Yolanda Gonzalez izeneko plazatxoa dago Deustun. [9][10][11]

  • Bilboko plaza
    Bilboko plaza
  • Bilboko plaza
    Bilboko plaza
  • Murala, Deustun
    Murala, Deustun
  • Madrileko Lorategiak
    Madrileko Lorategiak

Erreferentziak

  1. «Yolanda González fue asesinada en la carretera de San Martín de Valdeiglesias - Archivo Linz de la Transición española | Fundación Juan March» www.march.es (Noiz kontsultatua: 2022-01-31).
  2. «Yolanda González en la memoria, 40 años después de último asesinato del franquismo» www.publico.es (Noiz kontsultatua: 2022-01-31).
  3. «Yolanda González Martín asesinada por la extrema derecha» Canal HISTORIA 1980-02-01 (Noiz kontsultatua: 2022-01-31).
  4. «Un documental recoge el secuestro y asesinato de Yolanda González» EITB Euskal Irrati Telebista (Noiz kontsultatua: 2022-01-31).
  5. Lizarribar, Aitziber Laskibar. «Egia, justizia eta erreparazioa eskatu dituzte Yolanda Gonzalez hil zuteneko urteurrenean» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-01-31).
  6. Berria. «Yolanda Gonzalez gogoratu eta haren lana goraipatu dute» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-01-31).
  7. Berria. «Yolanda Gonzalez omendu dute, eskuin muturrak hil eta 35 urtera» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-01-31).
  8. «La deustuarra Yolanda González ya cuenta con plaza propia en Madrid» naiz: 2015-06-15 (Noiz kontsultatua: 2021-11-20).
  9. Deia. «Yolanda González ya tiene una plaza con su nombre en Deusto» www.deia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-11-20).
  10. «Recordando a Yolanda González, la activista asesinada que representó la lucha por las libertades y la democracia» www.lasexta.com 2020-02-02 (Noiz kontsultatua: 2022-01-31).
  11. Berria. «Yolanda Gonzalez zenari plazatxo bat eskaini diote Bilbon» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-01-31).

Kanpo estekak

  • (Gaztelaniaz): Yolanda Gonzálezi buruzko iritizi artikulua, Gara, 2013ko martxoak 24.[Betiko hautsitako esteka]
  • Yolanda González, retratada por una amiga, en el 40º aniversario de su asesinato Andra.eus 2022.01.31
  • Yolanda González gogoan, 42. urteurrenean EITB. bideoa. 2022.01.30
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q5274881
  • Commonscat Multimedia: Yolanda González / Q5274881

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 9152329131202670809
  • BNE: XX5733608
  • LCCN: n2021008184
  • Wd Datuak: Q5274881
  • Commonscat Multimedia: Yolanda González / Q5274881