Tronie

Erretzailea izenburuko troniea, Joos van Craesbeeck margolariak egina.
Gaztea izenburuko troniea, Rembrandt margolariak egina.

Tronie (nederlanderaz: aurpegia) Flandriako Barrokoko margolan-genero bat zen; erretratuak ziren, artistaren trebetasuna erakusteko eginak.

Ezaugarriak

  • Tamaina txikiko erretratuak ziren.
  • Pertsonaren ezaugarriak handituta ageri ziren: aurpegiera puztua, sonbreiruak, orrazkerak...
  • Erretratu estilokotzat jotzen diren arren, berez ez dira, zeren eta helburua ez da pertsonaren irudia imitatzea, baizik eta artistaren maisutasuna erakustea.
  • Ohikoak ziren keinu arraroak, irrigarriak.
  • Arraroa da tronie baten protagonistaren izena ezagutzea.[1][2]

Adibideak

Rembrandtek egindako autorretratu gehienak, batez ere grabatuaren teknika darabiltenak, tronieak dira. Jacob Dissiusek 1696an tronieen katalogoa prestatu zuen, eta bertan Vermeerren hiru margolan jaso zituen, tartean Neska perlarekin ospetsua[3] eta Neska gaztea flautarekin margolana.

Iruditegia

  • Frans Hals, Malle Babbe
    Frans Hals, Malle Babbe
  • Frans Hals, Neska ijitoa
    Frans Hals, Neska ijitoa
  • Adriaen Brouwer, Gazteak aurpegia egiten
    Adriaen Brouwer, Gazteak aurpegia egiten
  • Lucas Franchoys Gaztea, Igeltsua kentzen duen gizona. Ukimenaren zentzumena.
    Lucas Franchoys Gaztea, Igeltsua kentzen duen gizona. Ukimenaren zentzumena.
  • Johannes Vermeer, Neska perlarekin
    Johannes Vermeer, Neska perlarekin

Bibliografia

  • Hirschfelder, Dagmar. Tronie und Porträt in der niederländischen Malerei des 17. Jahrhunderts. Berlín: Gebr. Mann Verlag, 2008. ISBN 978-3-7861-2567-9
  • Gottwald, Franziska, Das Tronie. Muster - Studie - Meisterwerk. Die Genese einer Gattung der Malerei vom 15. Jahrhundert bis zu Rembrandt, Munich/Berlín: Deutscher Kunstverlag, 2009. ISBN 978-3-422-06930-5

Erreferentziak

  1. https://www.dbnl.org/tekst/_zev001200101_01/_zev001200101_01_0017.php
  2. https://www.hisour.com/es/tronie-27481/
  3. https://web.archive.org/web/20200223183709/http://www.girl-with-a-pearl-earring.info/tronie.htm

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1433099
  • Commonscat Multimedia: Tronies / Q1433099

  • Identifikadoreak
  • GND: 1036391663
  • AAT: 300435257
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q1433099
  • Commonscat Multimedia: Tronies / Q1433099