Traganarru

Tragarroi bat Floridan.
Eguraldia
Urtaroak
  • Klima epela: Udaberria • Uda • Udazkena • Negua
  • Klima tropikala: Urtaro lehorra • Urtaro hezea
Ekaitzak
  • Enbata
  • Trumoi-ekaitza
  • Tornado
  • Traganarrua
  • Zikloi tropikala
  • Zikloi ez tropikala
  • Elur-ekaitza
  • Bisutsa
  • Izotz-ekaitza
  • i
  • e
  • a

Traganarrua edo tragarroia haize-zurrunbilo indartsua da, hodei-zutabe edo kumuluninbo baten azpitik irteten den hodei-kono alderantzikatu eta inbutu-formako gisa azaltzen dena, azpian itsasotik jasotako ur-tantaz edo lurretik jasotako hauts, harea edo zaborrez osaturiko anabasa bat eduki ohi duena[1].

Normalean, ez dira oso indartsuak, tornadoak ez bezala, eta denbora gutxi irauten dute. Hala ere, nabigaziorako arriskutsuak izan dira oso.

Motak

  • Tornado motakoak.
  • Tornado motakoak ez direnak (Trumoi-ekaitz gainbarrunbe batek sortuak)

Kokapena

Gehienak tropikoetan jazo badira ere, batzuetan munduko beste lekutan jazo dira, adibidez, Euskal Herrian. Urtero Europan 160 traganarru ikusi dituzte.

Euskal Mitologian

Sakontzeko, irakurri: «Traganarru (mitologia)»

Traganarru itsas irelua da, bortitza eta generalki traganarruaren itxurarekin agertzen dena itsontziak eta pertsonak irensteko. Bere izenak adierazten duenez, traganarru edo itsas-arranpa edo ubilaren itxura hartzen du.

Erreferentziak

  1. Euskalmeteren definizioa

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1022922
  • Commonscat Multimedia: Waterspouts / Q1022922

  • Wd Datuak: Q1022922
  • Commonscat Multimedia: Waterspouts / Q1022922