Sidney Reilly

Sidney Reilly

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaOdesa eta Kherson Governorate (en) Itzuli, 1873ko martxoaren 24a
Herrialdea Errusiar Inperioa
 Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua
BizilekuaOdesa
HeriotzaMosku, 1925eko azaroaren 5a (52 urte)
Heriotza modua: execution (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakespioia eta arma saltzailea
Enplegatzailea(k)Secret Inteligence Service
Abram Zhivotovsky (en) Itzuli
Jasotako sariak
ikusi
  • Military Cross Military Cross
Zerbitzu militarra
Adar militarraBritainia Handiko Armada
Graduasub-lieutenant (en) Itzuli

Find a Grave: 11604095 Edit the value on Wikidata

Sidney George Reilly, jaiotzez Sigmund Rosenblum (Odesa edo Kherson, Errusiar Inperioa, 1873ko martxoaren 24a - Mosku, 1925eko azaroaren 5a) espioia izan zen, Erresuma Batuko Secret Inteligence Service-rentzat lan egin zuena. Harengan inspiratu omen zen Ian Fleming James Bond sortzeko[1].

Bizitza

Odesako familia judu batean sortu zen eta kimikako ikasketak egin zituen Vienan. Brasil aldera jo zuen gero eta Amazonian ingeles armadako ofizial batzuekin egon ondoren, Britainia Handiko espioi sarearekin harremanetan jarri zen (1896). Sidney George Reilly izen berria hartu zuen 1899an. Handik aurrera garrantzi handiko informazioak eman zizkien britainiarrei Errusiar Inperioko eta Pertsiako petrolio instalakuntzei buruz, eta Pertsiako petrolioaren ustiakuntzarako eskubideak lortu zituen britainiarrentzat. 1914an alemaniarren itsas armadari buruzko datu baliotsuak eman zizkien britainiarrei eta arrisku handiko eginkizunak bete zituen Alemanian. 1918an Moskura bidali zuten boltxebikeen gobernuaren kontra azpilanean jardutera, baina salatu zuten eta ihes egin behar izan zuen. Hainbat alditan sartu zen Errusian ondoren eta, azkenean, 1925ean preso hartu eta hil zuten.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2017-1-27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
  1. Ian Fleming: Biography. imdb.com (Noiz kontsultatua: 2017-1-26).
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sidney Reilly Aldatu lotura Wikidatan
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q171958
  • Commonscat Multimedia: Sidney Reilly / Q171958

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 54960309
  • ISNI: 0000000083840638
  • GND: 119534924
  • LCCN: n81017955
  • NKC: js20060120082
  • CiNii: DA16150148
  • SNAC: w6kd2tv4
  • Open Library: OL5319168A
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Lur: 05154/eu_r_0918/r0918
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q171958
  • Commonscat Multimedia: Sidney Reilly / Q171958