Selektroi

256 biteko selektroia

Selektroia balbula termoioniko bat da eta Ausazko Sarbidedun Memoria (RAM) moduan lan egiteko gai da. Radio Corporation of Americak (RCA) sortu zuen 1946. urtean; hala ere, 1948. urteko udaberrira arte ez zen komertzialki eskuragai egon.

RCAk 4096 biteko kapazitatea zeukan hodia ekoiztu zuen IAS ordenagailuarentzako, baina hodia prest uzteko zailtasunak izan zituen eta Williams hodiak erabiltzea erabaki zuen. Selektroiaren ondorengo diseinuak 1024 eta 256 biteko modeloak izan ziren. Azken hau JOHNNIAC ordenagailuan erabili eta baita garestiagoa ere. Selektroia sarbide zuzenekoa zen eta Willimas hodia baino fidagarriagoa eta baita garestiagoa ere. Toru magnetikoko memoriez ordezkatu zen.

Jatorrizko 4096 biteko diseinua besteetatik bereizten zen ondorengoetan eyeletak lau koadranteetan zatitutako dielektriko biribil batean osatzen zirelako. Beste diseinuek mikazko geruza lauak erabiltzen zituzten. Geruza hauetan beraien artean isolatuta zeuden eyelet metaliko txikiz osatutako matrizeak jartzen ziren.

Funtionamendua

4096 biteko selektroia

Selektroia eyelet deitzen diren isolatutako gelaxka txikietan oinarritzen da. Gelaxka hauek bi egoeratan mantentzeko gai dira: karga elektrikoarekin eta deskargatuta. Eyeletak kargatuta mantentzen dira elektroien iturri termoioniko bati esker.

Eyeleta deskargatuta dagoenean, honi eragiten dieten elektroiak energia kantitate handia ematen diote eta, ondorioz, bigarren mailako elektroi asko igortzen dira. Elektroi hauek igortzeak eyeletak karga gehiago irabaztea oztopatzen du. Baina eyeleta kargatuta baldin badago, katodotik ailegatzen diren elektroiak balaztatu egiten dira potentzial-hesi bat aurkitzen dutelako. Balaztatzerakoan, energia galtzen dute, eta eyeletara ailegatzean ezin dute bigarren mailako elektroien igorpena eragin.

Eyeletaren potentziala aldatuz bitak gorde egin daitezke. Potentziala murrizterakoan karga haunditu egiten da eta potentziala handitzerakoan bigarren mailako igorpenaren bidez deskargatu egiten da. Gordetzeko prozesuan bakarrik erabiltzen ari den eyeletari iristen zaizkio elektroiak.

Eyeleta kargatuta dagoenean, eragiten dioten elektroiak alderatu egiten dira. Aldiz, eyeleta deskargatuta badago, elektroi batzuek eyeleta zeharkatzen dute. Sortzen den korrontea neurtzen bada, eyeleta zein egoeran dagoen jakin daiteke.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q583664
  • Commonscat Multimedia: Selectron tubes / Q583664

  • Wd Datuak: Q583664
  • Commonscat Multimedia: Selectron tubes / Q583664
  • i
  • e
  • a
Osagai elektronikoak
Gailu
erdieroaleak
MOS tansistoreak
  • 3D transistore (MuGFET)
  • BiCMOS
  • BioFET
  • Chemical field-effect transistor (ChemFET)
  • Complementary MOS (CMOS)
  • HMOS
  • FinFET
  • Floating-gate MOSFET (FGMOS)
  • IGBT
  • ISFET
  • LDMOS
  • MOSFET
  • NMOS
  • Pelikula finen transistore (TFT)
  • PMOS
  • Power MOSFET
  • VMOS
Beste transistore batzuk
  • Darlington transistore
  • Difusio transistore
  • Eremu-efektuko transistore (FET)
  • Eremu-efektuko transistore organiko (OFET)
  • Indukzio estatikoko transistore (SIT)
  • JFET
  • Kontaktu transistore
  • Lotura bakarreko transistore (UJT)
  • Pentode transistore
  • PUT
  • Tetrode transistorea
  • Transistore argi-emaile (LET)
  • Transistore argi-emaile organiko (OLET)
  • Transistore bipolar (BJT)
Diodoak
  • Diodo artezle
  • Elur-jausi diodo
  • Fotodiodo
  • Korronte konstanteko diodo (CLD, CRD)
  • Laser-diodo (LD)
  • LED diodo (LED)
  • OLED
  • PIN diodo
  • Schottky diodo
  • Zener diodo
Beste gailu batzuk
Tentsio-erregulagailuak
Balbula termoionikoak
  • Acorn balbula
  • Audioi
  • Izpi zuzenduko tetrodo
  • Hari beroko barretore
  • Compactron
  • Diodo termoioniko
  • Fleming balbula
  • Nonodo
  • Nuvistor
  • Pentagrid konbertsore (Hexodo, Heptodo, Oktodo)
  • Pentodo
  • Hodi fotomultiplikatzaile
  • Fototutu
  • Tetrodo
  • Triodo
Balbula termoionikoak (RF)
  • Atzeranzko-uhin oszilatzaile (BWO)
  • Eremu gurutzatuko anplifikatzaile (CFA)
  • Girotroi
  • Klistrodo (IOT)
  • Klistroi
  • Magnetroi
  • Maser
  • Sutton hodi
  • Uhin progresiboko tutu (TWT)
Izpi katodikozko hodiak
  • Izpi deflexio hodi
  • Charactron
  • Ikonoskopio
  • Begi magiko
  • Monoskopio
  • Selektroi
  • Gordetze tutu
  • Nixie tutu
  • Bideokamera tutu
  • Williams tutu
Gasez betetako tutuak
  • Dekatroi
  • Ignitron
  • Katodo hotz
  • Kritroi
  • Krosatroi
  • Merkurio arkuzko balbula
  • Neonezko lanpara
  • Nixie tutu
  • Tiratroi
  • Trigatroi
  • Tutu tentsio-erregulatzaile
Erregulagarriak
  • Kondentsadore erregulagarri
  • Potentziometro
  • Potentziometro digital
  • Varicap
Pasiboak
Erreaktiboak