Santa Maria della Pieve

Artikulu honek erreferentziak behar ditu.
Hemen erreferentzia egiaztagarriak gehituz lagun dezakezu.
Santa Maria della Pieve
 Kanpoaldea 
 Barnealdea 
 Planoa 
Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Italia
Eskualdea Toscana
ProbintziaArezzoko probintzia
Italiako udalerriArezzo
Koordenatuak43°27′54″N 11°53′01″E / 43.464875°N 11.883594°E / 43.464875; 11.883594
Map
Historia eta erabilera
Izenaren jatorriaMaria
Erlijioakatolizismoa
ElizbarrutiaRoman Catholic Diocese of Arezzo-Cortona-Sansepolcro (en) Itzuli
IzenaMaria
Arkitektura
Estiloaarkitektura erromanikoa
Webgune ofiziala

Santa Maria della Pieve eliza bat da Arezzon, Toscanan, dagoena.

Historia

Eliza 1008. urtetik dago dokumentatuta, eta XII. mendean berreraikia izan zen[1]. Arezzoko aldi komunalean hiriak bere gotzainen aurka borrokatu zuelarik, eliza honetan zuten bilgunea sektore komunal horiek. Gotzainaren alderdiak gertuko katedrala eraiki ondoren, XIII. mendean, elizaren fatxada eta absidea berritu ziren, eta barrualdea estilo gotikoan berregin zen[2].

Kanpandorrea 1330ean amaitu zen, eta estilo erromanikoan eraikia dago.

Deskribapena

Elizaren ezaugarririk deigarriena fatxada da, bost arkuko beheko solairua hiru logiak gainditzen dutelarik, eta zutabe kopurua handituz gorapenarekin. Zutabeak eta haien kapitelak ez dira besteak bezalakoak (bat estatua bat da). Jatorrizko fatxadak ez zuen ezaugarri berezirik, eta gaur egungo dekorazioa XII. mendean erantsi zen.

Erdiko atariak kanoi-ganga formako sarrera bat du, eta Ama Birjinaren erliebea aingeruekin duen erliebea. Azpian aingeru txikiak dituen friso bat dago, eta Marchionne delako baten sinadura. Gangan hilabeteen irudi alegorikoak daude, Benedetto Antelamiren eskolako irudiak. Alboko bi atariek ere, tamaina txikiagokoak, luneta apainduak dituzte: eskuineko Kristo Joanesek bataiatua irudikatzen du eta, ezkerreakoan landare-motibo bat da nagusi.

XIII. mendeko absideak ere bi lerro ditu logiaz osxatuak, fatxadaren egitura gogorarazten dutenak, eta kapitaletan estilo desberdinen erabilera errepikatzen dute. Abside hau Arezzoko Piazza Grande delakotik ikusten da nabarmen.

Barrualde altuak nabe bat eta bi korridore ditu, luzetarako arku ogibalez zatituak, eta horien zutabeek kapital korintoarrak dituzte. Kontrafatxadak bederatzi leiho ditu hiru lerrotan. Goiko aldarean poliptiko aberats bat dago, Pietro Lorenzettirena (1320): Ama Birjina eta Santuak ordezkatzen irudikatzen dituzte margoek. Kriptan San Donatoren erlikiak gordetzen dira busto formako erlikontzi zilarreztatu batea, 1346an egina.

Iruditegia

  • Fatxada bere zutabe multipleekin.
    Fatxada bere zutabe multipleekin.
  • Absidea eta bere logiak, Piazza Granden.
    Absidea eta bere logiak, Piazza Granden.
  • Barrualdea.
    Barrualdea.
  • Lorenzettik margotutako poliptikoa.
    Lorenzettik margotutako poliptikoa.
  • San Donatoren erlikiak.
    San Donatoren erlikiak.

Erreferentziak

  1. (Italieraz) «Iglesia de Santa Maria della Pieve - Comune di Savigliano (CN)» www.comune.savigliano.cn.it (Noiz kontsultatua: 2022-10-14).
  2. (Italieraz) «Pieve di Santa Maria Assunta ad Arezzo | discoverarezzo.com» Discover Arezzo 2019-12-11 (Noiz kontsultatua: 2022-10-14).

Kanpo estekak

  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, Ingelesezko Wikipediako «anta Maria della Pieve» artikulutik itzuli da; zehazki, 2021-01-17ko bertsio honetatik. Izan ere, artikulu horretan aritu diren wikilariek GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentziekin argitaratu dute beren lana.


Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1475948
  • Commonscat Multimedia: Santa Maria della Pieve (Arezzo) / Q1475948

  • Identifikadoreak
  • GND: 4674337-6
  • Wd Datuak: Q1475948
  • Commonscat Multimedia: Santa Maria della Pieve (Arezzo) / Q1475948