Sagamiharako sarraskia
Sagamiharako sarraskia | ||
---|---|---|
Mota | masa hilketa | |
Data | 2016ko uztailaren 26a | |
Kokaleku | Tsukui Yamayuri-en (en) | |
Herrialdea | Japonia | |
Helburu | person with disabilities (en) | |
Pertsona hilak | 19 | |
Pertsona zaurituak | 26 | |
Erantzule | Satoshi Uematsu (en) (kriminal) | |
Arma | bladed object (en) | |
Sagamiharako sarraskia hilketa masibo bat izan zen, 2016ko uztailaren 26an, asteartea; gertakizunak goizaldeko 2: 30etik 3: 00etara (Japoniako ordua) izan ziren. Hiltzailea 191 pertsona hil eta 26 zauritu zituen. Krimenen lekua desgaitasuna zuten pertsonentzako zentro bat izan zen Sagamiharan (Japonia).[1] Egilea, NHKren arabera, bertako langilea izandako 26 urteko gizon bat izan zen. 1945etik herrialdeko sarraskirik handiena izan zen.
Egilea
Sarraskiaren egilea, 26 urteko Satoshi Uematsu, ezinduentzako zentroko instalazioetan lan egin zuen, eta bertan egin zuen sarraskia. Polizia-agenteek Tsukui Yamayuri-en zentroan atxilotu zuten, Sagamihara hirian (Kanagawako prefektura), Tokio eta Yokohama mendebaldean, Kanagawako hiriburuan.
Aurrekariak
2016ko otsailean, tokiko agintariek Uematsu ospitale psikiatriko batean sartu zuten. Udal agintariek, Japoniako Ordezkarien Ganberako presidenteari zuzendutako gutun batean inkriminatzen zuela frogatu ondoren sartu zuten. Gutun horretan, desgaituentzako bi zentro erasotzeko asmoa zuela zioen, Sagamiharakoa barne. Ospitale psikiatrikoan sartzean marihuanaren positibo eman zuen, baina egun batzuk geroago psikikoki ondo zegoela uste izan zutenean zentrotik atera zen.[2]
Epaiketan, 2020an, Uematsuk ez zuen damuaren jarrerarik erakutsi. Epaitegiak heriotza zigorra ezarri zion.[3]
Erreferentziak
- ↑ https://edition.cnn.com/2016/07/25/world/japan-knife-attack-deaths/index.html
- ↑ https://www.nvinoticias.com/roja/homicidios/sagamihara-asi-sucedio-la-matanza-de-discapacitados-en-2016/119214
- ↑ https://www.elperiodico.com/es/internacional/20200316/pena-de-muerte-para-el-autor-de-una-masacre-de-discapacitados-en-japon-7891412
Kanpo estekak
- Datuak: Q26084467