Ralph Albert Blakelock

Ralph Albert Blakelock

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaNew York, 1847ko urriaren 15a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaElizabethtown (New York), 1919ko abuztuaren 9a (71 urte)
Hobiratze lekuaKensico Cemetery (en) Itzuli
Heriotza modua: ateroesklerosia
Hezkuntza
HeziketaCity College of New York (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakmargolaria
Lantokia(k)Manhattan
Genero artistikoapaisaia margolaritza

Find a Grave: 10829442 Edit the value on Wikidata

Ralph Albert Blakelock (New York, 1847ko urriaren 15a - New York, 1919ko abuztuaren 9a) margolari estatubatuarra izan zen.

Blakelocken lan bat.

1877an Blakelock Cora Rebecca Baileyrekin ezkondu zen; bederatzi seme-alaba izan zituzten. Artean, Blakelock jenioa zen, baina negozioetan eta diru-trukeetan porrot egin zuen. Zaila egiten zitzaion emaztea eta seme-alabak mantendu eta babestea. Etsipenak jota, bere koadroak oso prezio baxuetan saltzen zituen, haien balio ezagunaren oso azpitik. Bere familia pobreziatik aterako zuelakoan, bere bederatzi urteko umea jaio zen egunean, Blakelockek margolan bat eskaini zion biltzaile bati 1000 dolarren truke. Biltzaileak eskaintza baxuagoa egin zion eta Blakelock bere emaztearekin eztabaida mingotsa izan zuen. Horren ostean, Blakelock saltzailearengana bueltatu eta askoz kopuru txikiagoan saldu zion pintura. Porrot eginda eta frustratuta, dirua puskatu eta puskatu egin omen zuen. Eta horrela, behin eta berriz huts egin ondoren, depresio izugarriak jota, buru-ahuleziaren sintomak erakusten hasi zen.

Cora Bailey (c. 1876)

Ilbeteak, argi-itzalek harrapatutako zuhaitzak eta, sarri, kanpamendu indioak izan zituen artelan nagusiak. 1868-73 izan zuen epe emankorrena. 1891n eskizofrenia ernetzen hasi zitzaion eta ordutik aurrera buruko gaitzak jota bizi izan zen. Familia hilko zuela hitz eman zuen behin baino gehiagotan, Yorkeko Dukea zela sinistuta zegoen eta halako esaldi puntuatu gabe baina ederra utzi zigun: “Ero banago ere ez naiz jabetzen ez naiz paranoikoa ez naiz agure txotxoloa. Txistu egiten eta kantatzen badakit”. Eta gaixotasunak erabat jota zegoenean, Blakelocken margo bat 30.000 $ dolarren truke saldu zuten. Handik aurrera, eta zoritzarrez hildakoan, haren lana eta izena mundu zabalean famatu ziren.

Paul Austerrek bere 1979ko Moon Palace eleberrian Blakelocken margolan baten deskribapena osatu zuen.


Irudi bat handitzeko, klika ezazu gainean.
  • Bakardadea, 1869, Tucson Museum of Art
    Bakardadea, 1869, Tucson Museum of Art
  • Indiarren kanpalekua, 1870, Midwest Museum of American Art
    Indiarren kanpalekua, 1870, Midwest Museum of American Art
  • Hodeien gainetik, c. 1875, Indianapolis Museum of Art
    Hodeien gainetik, c. 1875, Indianapolis Museum of Art
  • Ilunabarra, Navarro Ridge, Kaliforniako kosta, 1870–1879, Smithsonian American Art Museum
    Ilunabarra, Navarro Ridge, Kaliforniako kosta, 1870–1879, Smithsonian American Art Museum
  • Basoaren ertza, 1880–1890, Brooklyn Museum
    Basoaren ertza, 1880–1890, Brooklyn Museum
  • Arratsaldea, 1880–1890, Haggin Museum, Stockton
    Arratsaldea, 1880–1890, Haggin Museum, Stockton
  • Kanoa, 1880–1890, Haggin Museum, Stockton
    Kanoa, 1880–1890, Haggin Museum, Stockton
  • Kanadako indiar ehiztariak, 1881, Herbert F. Johnson Museum of Art
    Kanadako indiar ehiztariak, 1881, Herbert F. Johnson Museum of Art
  • Ilargi-argia, indiarren kanpalekua, 1885–1890, Smithsonian American Art Museum
    Ilargi-argia, indiarren kanpalekua, 1885–1890, Smithsonian American Art Museum
  • Ilargi-argia, 1885-1890, Columbus Museum of Art
    Ilargi-argia, 1885-1890, Columbus Museum of Art
  • Su-seinalea, 1885–1890, Smithsonian American Art Museum
    Su-seinalea, 1885–1890, Smithsonian American Art Museum
  • Ilargi-argiaren sonata, 1889–1892, Museum of Fine Arts, Boston
    Ilargi-argiaren sonata, 1889–1892, Museum of Fine Arts, Boston
  • Ilargi-argia, 1886–1895, Corcoran Gallery of Art
    Ilargi-argia, 1886–1895, Corcoran Gallery of Art
  • Ilargi-argia, c. late 1880s–1890s, Phillips bilduma
    Ilargi-argia, c. late 1880s–1890s, Phillips bilduma
  • Moonlight on the Brook, 1886–1895, Krannert Art Museum
    Moonlight on the Brook, 1886–1895, Krannert Art Museum
  • Goizaldeko Argia, 1902, Indianapolis Museum of Art
    Goizaldeko Argia, 1902, Indianapolis Museum of Art

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1353482
  • Commonscat Multimedia: Ralph Albert Blakelock / Q1353482

  • Wd Datuak: Q1353482
  • Commonscat Multimedia: Ralph Albert Blakelock / Q1353482