Psoas iliakoa

Psoas iliakoa
Irudi gehiago eta Irudi gehiago
Xehetasunak
Honen partemuscle of lower limb (en) Itzuli
Konponenteakpsoas major muscle (en) Itzuli
psoas txikia
muskulu iliakoa
JatorriaHobi iliakoa
Bizkarrezurra
Insertzioatrokanter txikia
ArtikulazioaIliopectineal bursa (en) Itzuli
subtendinous bursa of iliacus (en) Itzuli
ArteriaAzaleko arteria zirkunflexu iliakoa
arteria iliakolunbar
NerbioaPlexu lunbarra
femoral nerve (en) Itzuli
AntagonistaGluteo nagusia
bizeps muskulu femorala
Muskulu semitendinosoa
Muskulu erdimintzezkoa
Identifikadoreak
Latinezm. iliopsoas
TAA04.7.02.002
FMA64918
Terminologia anatomikoa

Psoas iliakoa [1](TA:musculus iliopsoas; musculus psoas major eta musculus iliacus) abdomenean eta izterraren alde bentralean kokatzen den muskulua da. Gorputzeko muskulu indartsuenetako bat da. Bere funtzio nagusiak izterraren tolespena eta aldakararen tolespena dira. Bi azpimuskuloz, azpiatalez osaturik dago: alde batetik, psoas handia, atal medial nagusiena dena; eta bestalde, alde lateralean kokatzen den muskulu iliakoa[2].

Atalak

Psoas muskulua

Psoas muskuluaren jatorria azken torax ornoaren eta gerri ornoen arteko disko, orno gorputz eta hauen zehar epofisietan hasten da (T12-L5). Zuzenean jeisten da, eta bat egiten du hodi iliakotik sortzen den muskuluarekin (muskulu iliakoa). Iztai lotailuaren muga pasa ondoren izterezurreko krokante txikiak ezartzen da, hau da, goiko aldean. Muskulu honen inerbazioa nerbio femoralak (L2, L3 eta L4 mailetatik irteten dena) eta sare lunbarreko hainbat adarrek eragiten dute. Odoleztapena, aldiz, arteria femoraletatik ateratzen diren adarrak egiten dute, azaleko arteria epigastrikoa, esaterako.

Psoas txikia

Psoas txiki psoas handiaren azpiatal bat da, muskulu gisa har daitekeena. Psoas handiaren aurrean kokatzen da, abdomen barrunbean. Bere jatorria azken orno toraxikoa (T12) eta lehenengo lunbarra (L1) dira. Gero, aponeurosiarekin jarraitzen du, hau da, tendoi bilakatzen da, eta muskulu iliakoan ezartzen da. Bere inerbazioa nerbio femoralaren adarrak egiten dute. Irrigazioa, aldiz, azaleko arteria xirkunflexu iliakoak.

Muskulu iliakoa

Muskulu iliakoak jatorria hobi iliakoan eta sakroaren kapoko aldean dauka. Bere ezarpena psoas muskuluaren berdina da; izan ere, batera heltzen dira izterrezurraren krokante txikira. Bere inerbazioaz arduratzen den nerbioa femorala da, eta honekin batera, sare lunbarra. Odoleztapenaz, kanpoko arteria zirkunflexu iliakoa arduratzen da, arteria femoralaren adar bat dena.

Funtzioa[3]

Psoas iliakoaren funtzio nagusia hankaren mugimendu librea gauzatzea da. Batez ere, izterraren flexioaz arduratzen da. Hala ere, bere ezarpenagatik, enborraren mugimenduan ere parte hartzen du. Psoas iliakoarean uzkurketa bitaletarak, hau da, ezkerreko eta eskuineko muskuluak batera uzkurtzen direnean, enborraren tolespena ahalbidetzen dute. Gainera, psoas iliakoa ezinbestekoa da bipedazio posizioa mantentzeko. Honen eraginez, lordosi lunbarra eta halaber, zifosi toraxikoa egonkor matentzen dituzte, kokzixaren hipertentsioa (gehiegizko luzapena) ekidinez.

Irudi galeria

  • Psoas txikia. Psoas handiaren alde bentralean kokatzen da.
    Psoas txikia. Psoas handiaren alde bentralean kokatzen da.
  • Psoas handiaren aurreko ikuspegia.
    Psoas handiaren aurreko ikuspegia.
  • Psoas muskuluaren ikuspegi tridimentzionala.
    Psoas muskuluaren ikuspegi tridimentzionala.
  • Psoas muskulua eta maila bereko nerbio lunbarrak nahiz sakroak.
    Psoas muskulua eta maila bereko nerbio lunbarrak nahiz sakroak.

Bibliografia

  • Netter. Atlas de Anatomía humana 6ª edición.
  • Prometheus. Atlas de Anatomía 3ª edición.

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) Músculo iliopsoas. 2017-03-02 (Noiz kontsultatua: 2017-03-08).
  2. (Gaztelaniaz) medicina, Editorial Médica Panamericana: Libros de. Prometheus. Atlas de Anatomía. (Noiz kontsultatua: 2017-03-08).
  3. (Gaztelaniaz) NETTER. ATLAS DE ANATOMÍA HUMANA (6ª ED.) | VV.AA. | Comprar libro 9788445826072. (Noiz kontsultatua: 2017-03-08).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q2083654
  • Commonscat Multimedia: Iliacus muscles / Q2083654

  • Medikuntzako identifikadoreak
  • TA: A04.7.02.002
  • FMA: 64918
  • Wd Datuak: Q2083654
  • Commonscat Multimedia: Iliacus muscles / Q2083654