Pneumonia bakterianoa[1] bakterioek eragindako biriketako infekzioa da. Streptococcus pneumoniae (CIE-10: J13), sarritan eztarria kolonizatzen duen organismo gram-positiboa, jaioberrietan izan ezik adin talde guztietan pneumonia mota hau gehien eragiten duen bakterioa da.[2] Bakterio gram-positiboek eragindako pneumoniaren beste eragile garrantzitsua Staphylococcus aureus (CIE-10: J15.2) da.
Coxiella burnetti, Chlamydophila pneumoniae (CIE-10: J16.0), Mycoplasma pneumoniae (CIE-10: J15.7), y Legionella pneumophila bakterioak arraroagoak dira. Beraz, organismo horiek eragindako pneumonia batek pneumonia atipiko izena hartzen du, eta nerabe eta heldu gazteen artean ikusten da eskuarki, ez da hain larria izaten, eta haien tratamendu-bidea eta pneumonia bakteriano tradizionalena desberdinak dira.