Pedro Schwartz

Pedro Schwartz

Irudi gehiago

Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

1982ko azaroaren 10a - 1986ko apirilaren 23a
Barrutia: Madril
Hautetsia: 1982ko Espainiako hauteskunde orokorrak
katedradun

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakPedro Schwartz Girón
JaiotzaMadril, 1935eko urtarrilaren 30a (89 urte)
Herrialdea Espainia
Familia
AitaJuan Schwartz Díaz-Flores
Hezkuntza
HeziketaLondon School of Economics
Madrilgo Complutense Unibertsitatea
Doktorego ikaslea(k)Jesús Huerta de Soto
Rafael Anes
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, ekonomialaria, unibertsitateko irakaslea eta historialaria
Lantokia(k)Madril
Enplegatzailea(k)Madrilgo Complutense Unibertsitatea
Jasotako sariak
ikusi
  • King James I Prize for Economics  (2003)
    King of Spain Prize in Economics  (2010)
    Honorary Officer of the Order of the British Empire Honorary Officer of the Order of the British Empire
KidetzaZientzia Moral eta Politikoen Errege Akademia

Pedro Schwartz Girón (Madril, 1935eko urtarrilaren 30a) espainiar legelaria eta ekonomista da.

Zuzenbide-ikasketak egin zituen Madrilen. 1996an doktoregoa lortu zuen eta 1969an Ekonomia Doktrinen Historia Katedra lortu zuen. 1982an Madrileko Club Liberaleko lehendakari hautatu zuten, eta Aliantza Popularra-Alderdi Demokrata Popularra (AP-PDP) eskuindar koalizioko diputatu. Berak sarrarazi zuen Club Liberala AP-PDP koalizioan. Espainian, Fulton Friedmanen ideien zabaltzaile izan zen. Liburu askoren egilea da: La nueva economía política de J. S. Mill (1968, J. S. Millen ekonomia politiko berria); El Banco de España, una historia económica (1973, Espainiako Bankua, historia ekonomikoa); La Banca Española en la Restauración (1975, Errestaurazioko espainiar bankuak); Empresa y Libertad (1981, Enpresa eta askatasuna); Encuentros con Karl Popper (1994 Karl Popperekin), eta abar. 1968an España Económica astekariaren sorreran parte hartu zuen, eta urte hartatik aurrera artikulu asko idatzi ditu egunkarietan: Cinco días, ABC, La Vanguardia, Diario 16, El País eta, batez ere, Cambio 16en. Halaber, Financial Timesen idazten du hilero Europako Erkidegoko ekonomia-arazoez. Ingalaterra eta Espainiaren arteko adiskidantza-loturak sendotzen egindako lanarengatik, Britainiar Inperioaren Ordenaren saria jaso zuen 1990ean. Complutense Madrilgo unibertsitatean katedradun izan da (1970-1992), baita Madrilgo Universidad Autónoman (1992-2003) ere. Gaur egun, eta 2003tik, Madrilgo San Pablo-CEU unibertsitateko katedraduna da. 2003an Real Academia de Ciencias Morales y Políticasean sartu zen, eta urte horretan bertan, Rey Jaime I saria irabazi zuen.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q2066779
  • Commonscat Multimedia: Pedro Schwartz / Q2066779

  • Wd Datuak: Q2066779
  • Commonscat Multimedia: Pedro Schwartz / Q2066779