Pedirkako basamortua

Pedirkako basamortua
Datu orokorrak
Motabasamortu
Azalera1.250 km²
Geografia
Map
Koordenatuak26°54′S 134°54′E / 26.9°S 134.9°E / -26.9; 134.9
Estatu burujabe Australia
Australiako estatuHego Australia

Pedirkako basamortua Australian dagoen basamortua da. Oodnadattatik ipar-mendebaldera 100 kilometrotara eta Coober Pedytik ipar-ekialdera 250 kilometrotara dago, Hego Australian. Iparraldean bere muga Deane mendian eta Witjira Parke Nazionalan dago. Ez da oso basamortu handia, 1250 km².[1]

Pedirka basamortua Finke biolurraldeari dagokio. Hareak gorri-ilunak dira. Begetazioan Acacia aneura zuhaiska da nagusi. Basamortuan dauden dunak baxuak, higatuak dira, oso tarteka daude eta elkarren paralelo kokatzen dira.

Lurra ez da oso erakargarria artzainentzat; hala ere lurraldea pixkanaka garatzen ari da

Erreferentziak

  1. http://www.ga.gov.au/scientific-topics/national-location-information/landforms/deserts

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1641514
  • Wd Datuak: Q1641514