ciclopirox (en), itraconazole (en) eta terbinafine (en)
Identifikatzaileak
GNS-10
B35.1
GNS-9
681.9
DiseasesDB
13125
MedlinePlus
001330
eMedicine
001330
MeSH
D014009
Dermatologian eta podologian, onikomikosia[1] edo azazkaletako ezkabia[1] onddoek eragindako azazkaletako infekzio kroniko eta progresiboa da. Gehienetan dermatofitoek sortzen dute, eta gutxiagotan legamiek eta lizunek. Azazkaletako gaixotasunik ohikoena da.[2]
Onikomikosiak itxurari, lodierari eta koloreari eragin diezaieke modu anormalean, bai eskuetako bai oinetako azazkaletan, nahiz eta oinetako hatz lodiaren azazkala izan gehien kaltetzen dena.[3]
Trichophyton rubrum dermatofitoak (Trichophyton generokoa) eragiten du nagusiki, baina baita Trichophyton mentagrophytes eta Epidermophyton floccossumek ere.[3]
Microsporum, legamiak (Candida albicans pertsona immunosuprimituetan) eta lizun ez-dermatofitoak ere sor ditzakete. Gorputzeko beste eremu batzuetan, hala nola larruazalean, izterrondoan edo esku eta oinetan, organismo horiek eragina izan dezakete, eta oso ohikoa da eremu batetik bestera edo pertsona batetik bestera transmititzea.
↑(Gaztelaniaz)Guerra, Aurora; González-Guerra, Elena. (2017). «Onicomicosis» Actualizaciones en Onicomicosis en Atención Primaria (Madril: Sociedad Española de Médicos Generales y de Familia): 25-40..