Oihane Irastorza

Oihane Irastorza

Alkate

Bizitza
JaiotzaIzurtza, 1981eko urtarrilaren 1a (43 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, geologoa eta irakaslea
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Euskal Herria Bildu

Oihane Irastorza Alzola (Izurtza, Bizkaia, 1981eko urtarrilaren 1a) irakaslea eta politikaria da.

Izurtzako alkate bilakatu zen 2023ko udal hauteskundeen ondoren, Euskal Herria Bildu koalizioaren hautagaitza gailentzearen ondorioz.[1]

Biografia

Oihanek ikasketa guztiak hezkuntza sistema publikoan burutu ditu. Geologian lizentziatua da Euskal Herriko Unibertsitatean.

Izurtzako udalbatza, 2023

Irakasle

2010etik irakasle dihardu Bigarren Hezkuntzan, sistema publikoan.

Politikari

2015etik 2023ra, bi legegintzalditan, EH Bilduko zinegotzia izan zen Izurtzako udalean.

2023ko apirilean Izurtzako EH Bilduk maiatzeko udal hauteskundeetarako hautagaitza aurkeztu zuen Oihane Irastorza zerrendaburu zela.[2] Irastorzaren berbetan:

"Azken urteak ez dira bat ere errazak izan, baina zailtasunek ez gaituzte beldurtzen; eta  bai ni, eta baita gure taldea ere, lanean jarraitzeko gogoz gatoz beste behin ere. Ziur gaude gure ilusioarekin, esperientziarekin eta herritarren  laguntza eta lankidetzarekin maite dugun Izurtza bat  egingo dugula".

2023ko ekainaren 17an EH Bilduko Oihane Irastorzak azken bi legegintzaldietan alkate izan den Lorea Muñozen eskutik jaso zuen aginte makila. Irastorzak nabarmendu zuen:

"Zintzotasunez" eta "apaltasunez" gobernatuko duela, "herritik eta herriarentzat".

Legeak hala aginduta hartu zuen kargua Oihane Irastorzak, Izurtzako alkate berriak, udalbatza osatzen duten ordezkari guztien botoekin.

EH Bilduko lau zinegotzik eta EAJko ordezkari bakarrak osatzen dute Izurtzako udalbatza berria.[3][4]

Erreferentziak

  1. «[IZURTZA: EH Bilduk lortu du botorik gehien eta Oihane Irastorza izango da alkatea - Izurtza»] Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2023-06-18).
  2. «Izurtzako EH Bilduk udal hauteskundeetarako hautagaitza aurkeztu du - Izurtza» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2023-06-18).
  3. «Oihane Irastorza se estrenará como alcaldesa de EH Bildu en Izurtza» durangon.com 2023-05-28 (Noiz kontsultatua: 2023-06-18).
  4. «[ARGAZKI GALERIA: Oihane Irastorza da Izurtzako alkate berria - Izurtza»] Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2023-06-18).

Kanpo estekak

  • Ekarrizketa El Correon 2023.05.15
  • Elkarrizketa:Izurtzan erronka berdinekin jarraitzen dugu azken hamarkadetan: etxebizitza eta errepidea Anboto, 2023.11.24
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q119700857
  • Wd Datuak: Q119700857