Oana Ban

Oana Ban
Bizitza
JaiotzaCluj-Napoca, 1986ko urtarrilaren 11 (38 urte)
Herrialdea Errumania
Hezkuntza
Hizkuntzakerrumaniera
Jarduerak
Jarduerakgimnasta artistikoa
Parte-hartzailea
EntrenatzaileaOctavian Bellu (en) Itzuli
Pisua36 kilogramo
Altuera139 zentimetro

Oana Ban (Cluj-Napoca, Errumania, 1986ko urtarrilaren 11) Errumaniako gimnasta artistikos da, 2004ko txapeldun olinpikoa taldekako lehiaketan.[1]

Kirolari ibilbidea

2002

2002an Debrecenen (Hungaria) zilarra eskuratu zuen Munduko Txapelketan, oreka-habeko proban. Ashley Postell estatubatuarraren (urrea) atzetik eta Irina Yarotska ukrainarraren (brontzea) aurrean geratu zen.

2003

2003ko Anaheimeko Munduko Txapelketan, taldekako zilarra lortu zuen, Estatu Batuen ondoren eta Australiaren aurretik; Taldekideak: Catalina Ponor, Alexandra Eremia, Andreea Munteanu, Monica Rosu eta Florica Leonida izan ziren.

2004

2004ko Atenasko Olinpiar Jokoetan, urrea eskuratu zuen taldekako lehiaketan, Estatu Batuen (zilarra) eta Errusiaren (brontzea) aurretik. Taldekideak: Alexandra Eremia, Cătălina Ponor, Monica Roșu, Nicoleta Daniela Șofronie eta Silvia Stroescu izan ziren.

Erreferentziak

  1. Ficha Oana Ban. .

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q458145
  • Wd Datuak: Q458145