Monomio

Monomio baten zeinua, koefizientea, esponentea eta gradua kalkulatzeko modua.
Bideo hau Jakindun elkarteak egin du. Gehiago dituzu eskuragarri euren gunean. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen.

Monomioa Gai bakarreko adierazpen aljebraikoa da. Gai hori zenbakien eta aldagaien arteko biderkadura da. Adibidez:

a b = a b {\displaystyle a\cdot b=ab}
x x y = x 2 y {\displaystyle x\cdot x\cdot y=x^{2}y}
p q q q r = p q 3 r {\displaystyle p\cdot q\cdot q\cdot q\cdot r=pq^{3}r}

Monomioak zenbaki bat ere biderkatuta eduki dezake, koefizientea deitzen dena. Koefizientea monomioaren hasieran idazten ohi da.

2 a b = 2 a b {\displaystyle 2\cdot a\cdot b=2ab}
3.15 x x y = 3.15 x 2 y {\displaystyle 3.15\cdot x\cdot x\cdot y=3.15x^{2}y}
5 p q q q r = 5 p q 3 r {\displaystyle {\sqrt {5}}p\cdot q\cdot q\cdot q\cdot r={\sqrt {5}}pq^{3}r}

Beraz, gai bakarreko polinomioa da monomioa.

Eragiketak monomioekin

Monomioen batuketa eta kenketa

Monomioen batuketa edo kenketa egin ahal izateko monomioak antzekoak izan behar dira, hau da, gai aljebraiko (aldagaien zatia) berbera izan behar dute. Kasu horretan gai aljebraikoa mantentzen da eta koefizienteen batuketa edo kenketa egiten da. Adibidez:

x 2 z + 3 x 2 z = 4 x 2 z {\displaystyle x^{2}z+3x^{2}z=4x^{2}z\,}
3 p q r 2 p q r + 5 p q r = 6 p q r {\displaystyle 3pqr-2pqr+5pqr=6pqr\,}

Monomioen biderketa eta zatiketa

Berreketen propietateak jarraitu behar dira.

x y 2 2 x 3 y 3 = 2 3 x x y y y y y = 6 x 2 y 5 {\displaystyle xy^{2}\cdot 2x\cdot 3y^{3}=2\cdot 3\cdot x\cdot x\cdot y\cdot y\cdot y\cdot y\cdot y=6x^{2}y^{5}}
x y 2 2 x 3 y 3 = x y 2 2 x 3 1 y 3 = 2 3 x 2 y 1 {\displaystyle {\frac {xy^{2}\cdot 2x}{3y^{3}}}=xy^{2}\cdot 2x\cdot 3^{-1}y^{-3}={\frac {2}{3}}x^{2}y^{-1}}

Ariketak

  • Monomioak
  • Monomioen batuketak eta kenketak lantzeko ariketa.
  • Monomioen batuketak eta kenketak lantzeko ariketa II.
  • Monomioen biderketak eta zatiketak lantzeko ariketak.
  • Monomioa den edo ez identifikatzeko ariketa.
  • Monomioen errepasoa.
  • Monomioen potentziak lantzeko ariketa.
  • Monomioak lantzeko ariketa.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q243723
  • Wd Datuak: Q243723