Monetarismo

Monetarismoa ekonomia jakin batean den diru-kopuru osoaren eta ekonomia horren funtzionamenduaren artean lotura estua dela dioen makroekonomia-teoria. Horren arabera, nahikoa eta beharrezkoa da diru-eskaintza igotzea inflazioa gerta dadin. Ekonomia-politikan 1960-1980 bitartean monetarismoak izan zuen indartze berria, eta Ekonomiako Nobel sariduna den Milton Friedman Estatu Batuetako ekonomialariari zor zaio batik bat.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q373177
  • Identifikadoreak
  • GND: 4040050-5
  • NKC: ph122965
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • HDS: 026195
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q373177