Mobiola
![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/8/81/FirstMoviola.jpg/220px-FirstMoviola.jpg)
Mobiola filmak moztu, ordenatu eta itsasteko tresna da. Irudia ez ezik, hotsa landu eta irudiarekin sinkronizatu ere egiten du. Izena tresna merkaturatu zuen aurreneko markarena da berez; harrezkero irudiak berrikusteko tresna guztiei mobiola deitu zaie.[1] Iwan Serrurierek asmatu zuen 1917an etxe proiektore moduan. Oso garestia zen eta gutxi saldu zituen. 1924an edizio-makina bilakatu eta Douglas Fairbanksek lehendabizikoa erosi zuen. Harrezkero, ekoiztetxe guztiek berea lortu zuten: Universal Studios, Warner Brothers, Charles Chaplin Studios, Buster Keaton Productions, Mary Pickford, Mack Sennett edota Metro-Goldwyn-Mayerrek.[2]
Erreferentziak
Kanpo estekak
Datuak: Q1372904
Multimedia: Moviola / Q1372904
![]() | Artikulu hau zinemari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |