Mendillorriko ur biltegia
Mendillorriko ur biltegia | |
---|---|
Iruñeko ur-biltegi zaharra | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Nafarroa Garaia |
Udalerria | Iruñea |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1895 |
Arkitektura | |
Mendillorriko ur biltegia Nafarroako Iruñea hiriburuan dagoen ur biltegi bat da.
Kokalekua
Mendillorri auzoan dago, Uztarrozko Kontzejua kalean 2. zenbakian.
Inguruan parke zabalak (parke botaniko txiki bat), pasealekuak, zuhaiztiak eta behatokiak ditu.
Historia
1895ean eraiki zen baina urteen poderioz beste bederatzi ur biltegirekin handitu zuten.
Eraikina
Gaur egun Uren Etxea erakusketa gune bat da; horretan, modu dinamikoan eta erakargarrian, edatekoura lortzeko denboran zehar egin izan diren soluzioen berri ematen da. Inguruan lorategi zabala du, eta, besteak beste, kilometro bat baino luzeagoa den ibilbide botanikoa eta jokoak eta mahaiak dituen haurrentzako parke bat dago.
Uren Etxea Mendillorriko muinoan dago -aisiarako tokia izan da hori Iruñean -, eta bidaia kulturala eskaintzen du uraren hiriko zikloan zehar. Horretarako, "Uraren bidaia" erakusketa iraunkorra dago, bai eta maketak, ikus-entzunezkoak, "Hornikuntzaren historia" 3D-ko proiekzioa, eta zenbait joko interaktibo ere.
Hori guztia gutxi balitz, sei ur-biltegiak ere ikusten ahal dira -haietako bi 1895etik aurrera ari dira lanean-. Bertan bildutako ura Arteta eta Subitzako iturburuetatik eta Eugi eta Itoizko urtegietatik dator.
Lorategia
BIltegiak Inguratzen dituen lorategi zabalean badira hainbat gune bisitarientzat. Lorezaintza iraunkorrezko gunea eta etxeko konpostajerako gunea daude ur-biltegitik gertu. Informaziorako eta ingurumen Heziketarako Zentroa (Uren Etxea) zabalik egoten da asteburuetan eta jaietan. Bisita gidatuak izaten dira eta lorategien zehar ibiltzen ahal da entzunezko gida batekin, bertako zuhaitz, zuhaixka eta hegaztien berri jasotzeko.[1]
Mendillorriko zuhaitzak eta zuhaixkak
Ehun urte baino gehiagoan berrogeita zazpi espezie zuhaitz eta zuhaixka bildu dira parkean, unean uneko gustuen eta aukeren arabera. Hauek dira:
- Ailantoa (Ailanthus altissima)
- Almeza
- Astigar zorrotza
- Biburnua
- Iparraldeko Elorri zuria
- Ereinotz nabarra (aucuba japonica)
- Forsitia
- Gaztainondo arrunta
- Indi gaztainondo gorria
- Gerezi-aranondoa (Prunus cerasifera)
- Gereziondoa
- Hurritz kizkurra
- Jupiterren arbola (Lagerstroemia indica)
- Intsusa beltza
- Izei espainiarra
- Izei gorria
- Izei urdina
- Japoniar gereziondoa (Prunus serrulata)
- Katalpa
- Likidanbarra
- Amañi-lilia
- Lizar loreduna
- Makala
- Nekosta, altzifrea
- Leyland nekosta
- Lawson altzifrea
- Nigra magnolia (Magnolia soulangeana nigra)
- Magnolia lorandia (Magnolia grandiflora)
- Mahonia fortunei
- Negundo astigarra
- Otsalizarra
- Pinu gorria
- Alepo pinua
- Larizio pinua
- Sahatz iluna
- Sasiakazia
- Sekuoia erraldoia
- Siriako arrosa (Hibiscus syriacus)
- Tximeleta zuhaizka (Buddleya davidii)
- Urki dilindaria
- Atlasko Zedroa (Cedrus atlantica)
- Himalaiako Zedroa (Cedrus deodara)
- Sibirica zuhandorra
- Zumar dardaratia (Ulmus laevis)
- Siberiako zumarra
- Zurzuria
Mendillorriko hegaztiak
Hamazortzi hegazti-espezie ikus daitezke lorategian. Guztiak dira Iruñerriko landa eta hiri ingurunekoak. "Hegazti" horietako bat, saguzarra, ugaztuna da baina. Hauek dira denak:
Erreferentziak
- ↑ Mendillorriko ur-biltegiak. Natur ibilaldia.. Iruñerriko Mankomunitatea, 1-84 or..
Ikus, gainera
- Soroborda, XIX. mendeko ur-biltegia Donostian
- Buskando, XIX. mendeko ur-biltegia Donostian
- Uliako Mintegietako parkea, Soroborda eta Buskando ur-biltegiak bere barruan dauzkan parkea Donostian
- Oihaneder jauregia, Gasteizko ur-biltegia aspaldikoa
Kanpo estekak
- Mendillorriko ur-biltegietako paseoa liburuxka (ibilbidearen azalpenak, mapa...). Ibilaldi osasungarriak. Iruñerriko Mankomunitatea eta Iruñerriko Ibai Parkea.
- Mendillorriko ur-biltegiak, Ibilaldi osasuntsu bat // 2 jarduera programatu webgunea (zentroa, historia, bideoa, bisitarako audio-gida, bisitan naturari ondo behatzeko tresnak...). Iruñerriko Mankomunitatea eta Iruñerriko Ibai Parkea.
- Datuak: Q25475802