Maite Ruiz de Austri
Maite Ruiz de Austri | |
---|---|
Irudi gehiago | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Maite Ruiz de Austri |
Jaiotza | Madril, 1959 (64/65 urte) |
Herrialdea | Araba |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | film-zuzendaria, idazlea eta gidoilaria |
Maite Ruiz de Austri Villan, (Madril, 1959 - ) arabar zinema-zuzendaria eta gidoigilea da. Emakumezko zuzendarien artean aitzindaria izan zen maskulinizatua dagoen sektorean. Bi Goya sari eta beste hainbat izendapen lortu ditu bere ibilbidean zehar.
Biografia
Animaziozko filmen zuzendaria izatea ez da ogibide ohikoena. Maiteren kasuan haurtzaroarekin du zerikusia du. Txikitan Varsovian bizi izan zen, aitak erbesteratu behar izan zuelako. Poloniako telebistan izugarri gustatzen zitzaion marrazki bizidunetako telesail bat. Agian, hori izan zen guztiaren hasiera, gero asko idazten eta irakurtzen jarraitu zuen. Horrek ere eragina izan zuen.[1]
1985ean, Gasteizen, kultura arloko hainbat saio zuzentzeari ekin zion. Urte batzuk geroago gidoilari eta zuzendari lanak burutu zituen telebistako hainbat serieetarako. Azkenik, gidoiak idazteari ekin zion eta animaziozko filmak zuzentzeari.[2]APIKA Arabako Ekoizleen Elkarteko sortzaileetako bat ere bada eta 2023an erakunde honen presidentea.[1]
Filmografia
- 1992 - Ipar haizearen erronka
- 1995 - Ipar haizearen itzulera
- 1998 - A zer bizilagun animaliak!
- 2001 - Adarbakarraren kondaira
- 2008 - Animal Channel
- 2010 - Midas erregearen altxorra
- 2013 - Lucius Dumben berebiziko bidaia
- Las memorias de Idhun.
Sariak
Erreferentziak
- ↑ a b Etxenausia, Unai. ««Animaziozko kalitatezko film bat unibertsala izan behar da»» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-05-15).
- ↑ Euskadiko Filmategia. Ruiz de Austri Villan, Maite. .
Kanpo estekak
- Datuak: Q5990213
- Multimedia: Maite Ruiz de Austri / Q5990213