Mairuelegorreta

Mairulegorreta
Map
Kokapena
Koordenatuak43°1′20″N 2°45′26″W
Ezaugarriak
Garaiera899[1]
Sakonera210[2]
Luzera12.000[2]
Bisitagarriabai

Mairuelegorreta edo Mairulegorreta Arabako Zigoitia udalerrian dagoen haitzulo edo leizea da. Kobazuloa Gorbeia mendilerroan dago, izen bereko parke naturalean, Murua herritik gertu.

13 kilometro baino gehiago arakatu dituzte kobazuloen barruan.

Mairulegorreta leizearen sarrera 1961ean.

Mitologia

Mairuelegorretan mairuak bizi omen ziren, bai eta laminak ere. Beste koba batzuetan bezala, Mairuelegorretan ere altxor bat ehortzita omen dago[3].

Leizearen erabilera

Meza Mairulegorretako kobazuloaren barruan, 1961ean.

Frankismoan zehar ospetsuak izan ziren bertan egiten ziren jaialdiak. Lehen jaialdia 1963an egin zen eta han 2.000 pertsona baino gehiago izan ziren. Jaialdi haiek euskara eta euskal kultura aldarrikatzea zuten helburu. Azken urteotan, Zigoitian euskaraz izeneko taldeak berreskuratu ditu jaialdiok.

Erreferentziak

  1. Wikiloc
  2. a b (Gaztelaniaz) Cavidades. Grupo Espeleológico Alavés - Arabako Espelelogia Taldea 2009-07-22 (Noiz kontsultatua: 2010-06-27).
  3. "Paisaia mitologikoak"[Betiko hautsitako esteka] (Nora aldizkariko 29. zenbakian)

Kanpo estekak

  • (Gaztelaniaz) Mairuelegorretako deskribapen-komunikazioa www.euskomedia.org webgunean[Betiko hautsitako esteka]
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12262867
  • Commonscat Multimedia: Mairulegorreta / Q12262867

  • Wd Datuak: Q12262867
  • Commonscat Multimedia: Mairulegorreta / Q12262867