Lezkadi

Lezkadiek haien habita aldatzen dute poliki-poliki.

Lezkadiak ureztatzen diren lur habitak dira; besteak beste, ibai ertzetan, aintziretan, estuarioetan, zingiretan... Lezka, (Phragmites australis) inguru horien landare ugariena izaten da baina ez bakarra. Berez, lezkadiak ur lamina bat dagoen inguruetan agertzen dira baina denboraz, sendimentoen metaketen ondorioz, ura gutxiten dute eta lur maila igotzen da horrela beste espezien konolizazioari atea irekiz. Denboraz lezkadiak basoez aldatzen dira. Lehorrean hori izaten da sarritan aintziren amaiera. Lezkadiak ur-depuratzaile onak dira eta Hondakin-uren tratamenduan, hau da, arazketa prozesu naturalean erabili izan dira.

Lezkadien espezieak

Lezkadia udan.

Landaredia

Tokien arabera agertzen diren espezieak oso desberdinak dira.

  • Phragmites australis, nagusia
  • Phalaris arundinacea
  • Alisma espezieak
  • Butomus umbellatus
  • Veronica beccabunga
  • Mentha aquatica
  • Lycopus europaeus
  • Impatiens noli-tangere
  • Scutellaria espezieak
  • Typha espezieak
Zingira-berdantza habitat hauen txoria da.

Hegaztiak

  • Txori zezen arrunta
  • Uroilanada handia
  • Uroilo urdina
  • Benarriz arrunta
  • Zingira-berdantza

Ugaztunak

  • Ur-arratoiak
  • Ur-satitsuak

Lezkadiak Euskal Herrian

Hezeguneen atzerapenak horrelako habitat gutxitzea ekarri du. Nahiz eta Euskal Herri osoan agertu, askotan oso zabalera gutxiko eremuetan ikus daiteke. Bebestutako inguruetan bakarrik ikus daiteke oraindik oraindi begetazio trikoa moduan, esaterako Pitillasko aintziran (Nafarroan), Jaitzubian (Gipuzkoan), Muriskot aintziran (Lapurdi)...

Jaitzubiako lezkadiak Hondarribian

Bibliografia

  • Gérard Lacroix, Lacs et rivières : milieux vivants, Bordas, 1991.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q620424
  • Commonscat Multimedia: Reedbeds / Q620424

  • Identifikadoreak
  • GND: 4264170-6
  • NKC: ph1171160
  • Wd Datuak: Q620424
  • Commonscat Multimedia: Reedbeds / Q620424