Leonor Akitaniakoa

Leonor Akitaniakoa

Irudi gehiago
Consort of England (en) Itzuli

1154 - 1189
duke of Aquitaine (en) Itzuli

1137ko apirilaren 9a - 1204
queen of Franks (en) Itzuli

1137 - 1152
Poitiersko kondeen zerrenda

1137 - 1204
Bizitza
JaiotzaPoitiers eta Okzitania, 1122 (egutegi gregorianoa)
HerrialdeaAkitaniako dukerria
Lehen hizkuntzaokzitaniera
HeriotzaPoitiers, 1204ko apirilaren 1a (egutegi gregorianoa) (81/82 urte)
Hobiratze lekuaFontevraud Abbey (en) Itzuli
Familia
AitaGilen X.a Akitaniakoa
AmaAenor de Châtellerault
Ezkontidea(k)Luis VII.a Frantziakoa  (1137ko uztailaren 25a -  1152ko martxoaren 21a)
Henrike II.a Ingalaterrakoa  (1152ko maiatzaren 18a -  1189ko uztailaren 6a)
Seme-alabak
ikusi
Anai-arrebak
ikusi
  • Petronilla of Aquitaine (en) Itzuli
Familia
ikusi
LeinuaRamnulfids (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakokzitaniera
Jarduerak
Jarduerakfemale crusader (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakristautasuna

Leonor Akitaniakoa[1] (Poitiers, Akitania, gaur egungo Frantzia, 1122 inguruan - Fontevraudeko abade-etxea, Anjou, 1204ko apirilaren 1ean) Frantzia eta Ingalaterrako erregina eta Erdi Aro osoko emakumerik boteretsuenetakoa izan zen.

Gilen X.a Akitaniakoa dukearen eta Châtelleraulteko Aenor dukesaren alaba zaharrena izan zen. Leonor izena bere amaren omenez jarri zioten (Alia Aenor, hau da, Beste Aenorren nolabaiteko laburdura gisa), nahiz eta modu askotara idatzi izan den (Leonor, Aliénor, Éléonore, etab.). Hala ere, ez da historian ezagutzen den lehendabiziko Leonor, Normandiako Leonor bera baino mende bat lehenago bizi izan baitzen.

Erdi Aroko ohitura nagusien aurka, bere aitak ahalegin berezia egin zuen alabak hezkuntza garatua jaso zezan. Latinez irakurtzen eta idazten ikasi zuen, baita musika eta literatura bezalako arteak ere. Harrigarriago dena, emakume izan arren, zaldi gainean ibiltzen, salerosketan eta ehizan ere ikasi zuen. 1130ean, zortzi urte zituela, ama eta anaia txikia hil zitzaizkion eta, ondorioz, bere aitaren oinordeko bihurtu zen. Akitaniako dukerriaren lurrak garai hartako Frantziako aberatsenak ziren.

1137ko uztailaren 25an Frantziako oinordeko Luisekin (geroago Luis VII.a Frantziakoa izango zenarekin) ezkondu zen. Luisek Frantziako tronua eskuratu zuenean ez zuen Akitaniako dukerria hartu, bi tronuak bereizita jarraitu baitzuten. Leonorrek, beraz, Akitaniako agintea beretzat gorde zuen. Frantziako gortean ez zuten Leonorren izaera liberal eta aurrerakoia ontzat hartzen, bereziki kleroko zenbait kargudunek. Senar-emazteen artean maitasun harremana zegoen arren, berehala hasi ziren tirabira politikoak, Vermandoiseko konderriari buruzko gatazkan, besteak beste.

Luis VII.ak Bigarren Gurutzadan parte hartu zuenean, Leonorrek gogor egin zuen senarraren iritziaren aurka eta parte hartzeko gogoa erakutsi zuen. Beraz, Akitaniako ordezkari gisa joan zen bertara. Antiokian zeudela, bere osaba Poitiersko Raimundorekin harremanetan egon zela zabaldu zen eta bikotearen arteko harremana krisi sakonean murgildu zen. Hala ere, Luisek berarekin berriz bueltatzera behartu zuen eta, itzuleran, Erroman zeudela, Aita Santuak bultzatuta harremana konpontze bidean jartzeko ahalegina egin zuten. Hala ere, 1152an ezkontza baliogabetzat jo zuen Aita Santuak, beraien arteko familia harremana (hirugarren lehengusuak ziren) aintzat hartuz. Familiako alaba biak, Maria eta Alix, Luisen zaintzapean gelditu ziren eta Leonorri bere familiako lur guztiak itzuli zitzaizkion.

1152ko maiatzaren 18an Ingalaterrako Henrike II.arekin ezkondu zen. Ezkontza horren ondorioz, Akitaniako eta Ingalaterrako lurraldeak batu egin ziren eta Luis VII.aren lurraldeak halako zortzi zituen inperioa osatu zen, Plantagenet dinastiari hasiera emanez. Senar-emazte biek bost seme eta hiru alaba izan zituzten. Bere senarraren desleialtasunak bultzatuta, hiru semeren errebolta bultzatu zuen beraien aitaren kontra. Altxamendu hori garaitu ostean, Henrike II.ak Leonor atxilotu egin zuen eta giltzapean egon zen 1189ra arte.

Henrike II.a hil ondoren, bere seme Rikardo Lehoi Bihotz jarri zen agintean. Hau gurutzadetan zela, Leonorrek izan ohi zuen Akitaniako eta Ingalaterrako agintaritza. Gurutzadak amaitu ondoren, Fountevraudeko abade-etxera erretiratu zen, baina 1199an berriz atera zen Rikardo hil ondoren erregetza azken honen anaiak (Joan Lurgabea) har zezan. Hurrengo urtean, 80 urte zituela, Gaztelara jo zuen Alfontso VIII.aren eta Leonorren alaben artean Frantziako erregina izango zena aukeratzera (Luis VIII.aren emazte izango zena, alegia).

1204ko apirilaren 1ean hil zen eta bere senar Henrike II.aren eta seme Rikardo I.aren ondoan hilobiratu zuten Fontevraudeko abade-etxean (Anjou).

⛭
Zuhaitz genealogikoa
Henrike II.a Xanpainakoa
Scholastique of Champagne
Marie of France, Countess of Champagne
Maria Xanpainakoa
Tibalt III.a Xanpainakoa
Margaret of Blois
Louis I, Count of Blois
Alice of France Isabelle of Blois
William IX, Count of Poitiers daughter de Blois
Marie de Blois
Henrike Gaztea William of France and the England
Matilda of Saxony
Henry V, Count Palatine of the Rhine
Oton IV.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa
Lothaire von Sachsen
Matilde Ingalaterrakoa, Saxoniako dukesa
William of Luneburg
Eleanor von Sachsen
Ingibiorg von Sachsen
son von Sachsen
Philip of Cognac
Rikardo I.a Ingalaterrakoa
Fulk (?)
Eleanor, Fair Maid of Brittany
Geoffrey II Arthur I
Gilen IX.a Akitaniakoa
Gilen X.a Akitaniakoa Matilda of Brittany
Philippa, Countess of Toulouse
Leonor Akitaniakoa Berengela Gaztelakoa
Aimery I, Viscount of Châtellerault
Aenor de Châtellerault Sancho de Castilla
Dangereuse de L'Isle Bouchard
Sancha de Castilla
Urraca of Castile
Zuria Gaztelakoa
Leonor Ingalaterrakoa Ferdinand of Castile
Mafalda de Castilla
Eleanor of Castile
Constanza de Castilla
Henrike I.a Gaztelakoa
Enrique de Castilla
Bohemond, Duke of Apulia
Joan of England
Raimundo VII.a Tolosakoa
Richard FitzRoy
Joan, Lady of Wales
Henrike III.a Ingalaterrakoa
Rikardo Cornwallekoa
Joan of England
Isabella of England
Eleanor of Leicester
Richard of Wallingford
John FitzJohn
Joanes Lur Gabea
Matilda of Barking
Joan (?)
Osbert Gifford
Oliver fitz Regis
Odo FitzRoy
Isabella la Blanche
Ivo (?)
Henry (?)
Geoffrey FitzRoy

Erreferentziak

  1. EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q178525
  • Commonscat Multimedia: Eleanor of Aquitaine / Q178525

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 3262107
  • ISNI: 0000000066286866
  • BNF: 119384862 (data)
  • CANTIC: a11299216
  • GND: 118529757
  • LCCN: n81007375
  • NDL: 00620257
  • NKC: jn20011211215
  • SNAC: w6hd95ht
  • SUDOC: 027316017
  • UB: a1199708
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Lur: 01715/eu_e_1062/e1062
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q178525
  • Commonscat Multimedia: Eleanor of Aquitaine / Q178525