Leire Kareaga

Leire Kareaga
Bizitza
JaiotzaEibar, 1970 (53/54 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerakartista
leirekareaga.eus

Leire Kareaga (Eibar, Gipuzkoa, 1970) artista da, margolaria.[1] Marrazketa irakaslea ere bada Eibarko Arte Eskolan. Urtero laguntzen du Eibarren programatzen den kultur egutegian. Duela hamarkada batzuetatik diseinatzen duen Errege Magoen karrozaren dekoratuak ospetsuak dira.[2]

Bizitza

1970. urtean jaio ninzen, Eibarren. Etxean artisautza eta artea arnas zitekeen, aita grabatzaile eta margolaria eta amak berriz haurrak izan zituen unetik ez zion etsi artilezko arropak ehuntzeari.[3]

Errenazimendu eta modernismoa ageri ziren aitaren grabatuzko diseinuetan. Honez gain, Inpresionismoa eta bestelako estilo artistikoak ere hurbilekoak zituen bere estudioan zeuden arte liburuei esker.70. hamarkadan jaio nintzen, bost anai-arrebetatik laugarrena. Hauen eskuetatik arropak jasotzeaz gain, beraien jostailu, liburu, komiki eta biniloetaz gozatzeko aukera izan zuen.[4]

“Clásicos ilustrados” liburuak eta hauekin batera “margo-eredun entziklopedia” zituen ilustrazioak gogoan du, bakita haurrentzako biblia txiki bat ere , honen irudietako ugarik urteak pasa ahala Gauguinen “Kristo horia” gogorarazten zion. Beranduago, “Abereen etxaldea”, “Azken muturreko faroa”, “La historia interminable”, Las aventuras de Huckleberry Finn”, “Mobby Dick”, Asterix, Mafalda edo Mortadelo bezalako liburuek, beti erraza ez zen nerabezaroan lagundu zioten.[4]

Telebista oso gogoko zuen, hain bisuala eta soinuarekin, “La cometa blanca”, “La mansión de los Plaf”, “Dabadabada”,“La bola de cristal”, marrazki bizidunak. Nerabezaroa berandu iritsi zitzaion, eta honekin deskubritu zituen Zuloaga, El Bosco edo Goyaren obrak. Baina hauez gain, Frazzeta, Vallejo, Hugo Pratt, Moebius, kim , etab. bezalako ilustradore grafikoak ere ezagutu nituen El jueves, Zona 84 eta antzeko lanetan.[4]

Formakuntza

Bigarren Hezkuntzan irakasle izateko Unibertsitate Masterra. UNIR.(2020).Erasmus, Boloniako Arte Ederretako eskolan grabatugintzan aritzeko.(1996) 1994-1996 Grabatua Arte Ederretako fakultatean (UPV-EHU).1989-1995 Euskal herriko Unibertsitatean, Arte Ederretako lizentziatura, Errestauraketan Grabatugintza alorrean bi ikastaro.1992-1995 Jose kareaga grabadoreariekin modelatu eta grabatu lanetan ikasle.laguntzaile bezala.

Arte ikastaroak

2019. Galtzagorri elkarteak XI. MarraziOak ilustrazio tailerrarrean parte hartzeko aukeratua, Elena Odriozola eta Gustavo Puertarekin. 2019 Ilustrazio zientifikoa Bergarako Laboratorium.ean Carles Puché eta Vega Asensio irakasleekin. 2018 MarraziOak X topaketetan Harkaitz Cano( idazlea) eta Ignasi Blanch (ilustradorea) irakasleekin. Donostiako Komikigunean. 2017 “Character Desing” 40 ordu. DigiPen Institute of Technology Europe. Bilbao 2017 Un periodista en el bolsillo” ikastaroa Mazoka (Marrazki azoka). Gasteiz. 2012 “Marrazki bidez kontatuko dizut”, 14 ordu, UEUk antolatuta. Maider Eibar ilustratzailearekin. 2012 “Irakaslea eszenan. EHU.2012 "Ispilua alderantziz” orientazio kurtsoa Guggenheim museoan.2002 “El arte en el aula”. EHU-UPV

Erakusketa kolektiboak

2021 Eibarko emakumeen aztarnak Prision des Eveques erakusketa aretoa, Donibane Garazi

2020 Brujas. Portaleako erakusketa aretoan

2020 Brujas. Okendo Kultur Etxea

2020 Brujas. Durangoko Arte eta Historia Museoa

2018 “Eibarko Emakumeen aztarnak”, Portaleako erakusketa aretoan

2017 Hotz taldearekin . “Ana Frank and Godzilla 1954”, Ispilu Galeria, Zarautz

2016 Hotz taledearekin “Ana Frank Vs Ana”, Topaleku aretoa. Eibar

2002 Arrate kultur elkartean, 50. urteurrena. Eibar

2002 “Colorea y pinta” Txokolarte taldearen eskutik, Montehermoso kultur zentroa, Gasteiz

2002 “Debabarreneko emakumeak “, Topaleku aretoan

2001 “Errepublika 1931-2001” Portaleako erakusketa aretoan, Eibar

1996 “Eibartikan “ kolektiban, Portaleako erakusketa aretoan, Eibar

1996 Erasmus ikasleen erakusketan parte hartzera gonbidatua, Araba Aretoan, Gazteiz

1996 “4 katu Eibartikan” fakultateko beste hiru ikaskideekin, Eibarko Udal Aretoan

1994 “Emakumearen Nazioarteko Eguna”, Araba Aretoan.Gazteiz.

1991-95 Zumaiako ArteTaldearekin, uda partean, Tabernaz taberna

1991 “Mail Art Bicicleta Eibarresa” Eibarko Udaletxeko erakusketa aretoa

1990 Eibarko Artisten Elkartearekin, Eibarko udaletxeko erakusketa aretoan

BAKARKAKOA

2000 “Quo Vadis, Europa”.Topaleku aretoan. Eibar.

2024 “Quo Vadis, Europa” Portalea. Eibar.[2]

ARTEAREKIN ZERIKUSIA DUEN ARLOAN

2002- gaur egun Eibarko kultura sailarako hainbat lan:

- Gabonetarako Erregeen karrozen diseinuak eta atrezoak.

- Sanjuanetako karroza tematikoen diseinuak.

2014 Eibarko Deporreko argazkilaritza Taldearentzat Photocall murala. (200x 300 cmtakoa, akrilikoa egurraren)

2007-2009 Eibarko Armagintzaren Museorako

“Retrato ecuestre de moro con espingarda” (200 X 200 cmtakoa, oleoa egurraren gainean)

“Vista de Sevilla desde el balcón del Marqués de Isasi” (200 X 200 cmtakoa, oleoa egurraren gainean)

ILUSTRAZIOAK

2022 Eibarko Bonbardaketaren 85. Urteurrenaren Kartela

Bideoa ikusi

2022 Debabarreneko Eskola Arteko Antzerki Erakusketa Kartela

2021 Eibarren sorrerari buruzko ilustrazioak

Bideoa ikusi

Hiriaren finkapenari buruzko ilustrazioak

Bideoa ikusi

2019 Debabarreneko Eskola Arteko Antzerki Erakusketa Kartela

2006-2008 “Agenda 21” eko azalaren ilustrazioak, Debabarrena

2005 "Umeendako lo Kantak" CDaren Ilustrazioak, Sostoa Abesbatzarekin

1996 Ego-Ibarrak argitaratuako:

"Eibarko hegaztiak" 6 Laminak.

"El grabado en Eibar" liburuaren azala

ARTEARI LOTUTAKO TALDE EZBERDINEN KIDE

2018tik Galtzagorri ilustratzailearen kidea.

2018tik Empoderarte emakume artisten elkartearen kidea.

2017tik Euskal sketchcrawleko partaide.

1989tik Eibarko arte elkartearen kide.

ERAKUSKETA KOMISARIOTZA

2018 J. Kareagaren erakusketa monografikoan. Zumaiako Oxford erakusketa aretoan. www.josekareaga.eus

2017 J. Kareagaren erakusketa monografikoan. Eibarko Portaleko erakusketa aretoan.

Bideoa ikusi

LANA. ARTE-IRAKASKUNTZA ARLOAN

1997-2019 Eibarko Pintura eta marrazki eskolako irakaslea

2001ean Eibarko Portalea Kultur etxean 2. grabatu Ikastaroa.

1997an. Eibarko Portalea Kultur etxean 1. grabatu ikastaroa.

ARTE APLIKATU ETA MARGO ERRESTAURAKETA ARLOAN

1995-2002 Heraldika eta genealogik lanak eta margo errestauraketa lanak.

Erreferentziak

  1. Leire Kareaga | Artista Eibartarra – Portfolio oficial. (Noiz kontsultatua: 2024-06-15).
  2. a b A.E. (2024-02-22). «Leire Kareaga abre una exposición de pintura en Portalea» El Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2024-02-28).
  3. Biografia – Leire Kareaga | Artista Eibartarra. (Noiz kontsultatua: 2024-06-15).
  4. a b c Biografia – Leire Kareaga | Artista Eibartarra. (Noiz kontsultatua: 2024-06-15).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q124673379
  • Wd Datuak: Q124673379