Laura Esquivel

Laura Esquivel


Mexikoko Diputatuen Ganberako kide


Hautetsia: LXIII Legislature of the Mexican Congress (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaMexiko Hiria, 1950eko otsailaren 28a (74 urte)
Herrialdea Mexiko
Familia
Ezkontidea(k)Alfonso Arau  1995)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakgidoilaria, eleberrigilea, idazlea, politikaria eta hezitzailea
Parte-hartzailea
  • Santiago International Book Fair 2016 (en) Itzuli
Lan nabarmenak
ikusi
  • Like Water for Chocolate (en) Itzuli
Genero artistikoaerrealismo magikoa
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Birsortze Nazional Mugimendua

IMDB: nm0261294 Twitter: lauraesquivel27 Edit the value on Wikidata

Laura Beatriz Esquivel Valdés, ezagunagoa Laura Esquivel gisa (Cuauhtémoc, Mexiko Hiria; 1950eko irailaren 30a) mexikar idazle eta politikaria da. Nazioartean ezaguna da Como agua para chocolate lanagatik, 1989an argitaratua, 30 hizkuntza baino gehiagotan itzulia eta film bihurtua. 2015etik, diputatu federala da Movimiento de Regeneración Nacional (Morena) alderdi politikoaren izenean.[1]

Ibilbide profesionala

Antzerki eta Sorkuntza Dramatikoko ikasketak egin zituen Mexikoko CADAC, haurrentzako antzerkian bereziturik. Eskolaurreko Hezkuntzan lizentziaduna da (1966-1968), Antzerki eta Haur Literaturako Tailerreko irakaslea (1977), eta Tlaxcala y Oaxaca Gidoi tailerreko aholkulari eta irakaslea (1998 - 2002).

1970 eta 1980 artean haurrentzako saioak idatzi zituen Mexikoko telebistarako, eta 1983an Asmakuntza Zentro Iraunkorra sortu zuen, haurrentzako arte-tailerrek osatua, eta bere zuzendaritza teknikoa hartu zuen bere gain.[2]

Telebistako lanak pizgarria eman zion zinemarako gidoiak idazteko. Orduan erabaki zuen Como agua para chocolate, laster arrakasta komertzial handikoa bilakatu zena.[3] Bere lehen lan argitaratu horretan bezala, hurrengo eleberrietan ere errealismo magikoa erabiltzen du. Eleberria hori 30 hizkuntza baino gehiagotara itzuli da, baina ez euskarara.

2014. urtean, A Lupita le gustaba planchar idatzi zuen, polizia-nobelan lehen aldiz sartuz. Protagonista emakume polizia alkoholikoa da, semearen heriotzatik eta senarra abandonatzetik bizirik atera zena. .[4]

2016ko maiatzean El diario de Tita argitaratu zuen, Como agua para chocolate lanaren jarraipena. Eta beste jarraipen bat izan zen 2017ko Mi negro pasado, trilogia amaituz.[5]

Eleberri argitaratuak

  • Como agua para chocolate (1989)
  • La ley del amor (1995)
  • Íntimas suculencias (cuentos) (1998)
  • Estrellita marinera (1999)
  • El libro de las emociones (2000)
  • Tan veloz como el deseo (2001)
  • Malinche (2006)
  • A Lupita le gustaba planchar (2014)
  • El diario de Tita (2016)
  • Mi negro pasado (2017)

Ibilbide politikoa

2015. urtean diputatu federal hautatu zuen Morena alderdiak, Andrés Manuel López Obradorren alderdiak. Mugimendu horretan Zientzia eta Teknologia, Kultura eta Zinematografia eta Ingurumen eta Baliabide Naturalen batzordeetan parte hartzen du.[1]

Bizitza pertsonala

1975etik 1995era Alfonso Arau aktore eta zinema-zuzendariarekin ezkondua egon zen.[6] Arau izan zen hain zuzen Como agua para chocolate filmaren zuzendaria.

Erreferentziak

  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, gaztelaniazko wikipediako «Laura Esquivel Valdés» artikulutik itzulia izan da, 2021-11-05 data duen 139513654 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2021-11-05 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
  1. a b «Laura Esquivel asistirá al XV aniversario del Museo de Arte de Puerto Rico» La Prensa 4 de mayo de 2016.
  2. Laura Esquivel. .
  3. BBC Mundo | De todo un poco | "La literatura es un acto de amor"
  4. Sinopsis de la más reciente obra Elii
  5. País, Ediciones El. (18 de julio de 2016). Laura Esquivel regresa a la cocina de ‘Como agua para chocolate’. .
  6. Laura Esquivel: "Cambiar de vida es cambiar de guion". .

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wd Datuak: Q230586