Kukullaga eskubaloi taldea
Kukullaga eskubaloi taldea | |||||||||||||||||||||||||||||||||
Sorrera | 1983 | ||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Areto | Etxebarriko kiroldegia (Etxebarri, Bizkaia) | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Edukiera | ikusle | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Presidentea | Luis Castro | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Entrenatzailea | Lydia Montes | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Liga | Zilarrezko maila | ||||||||||||||||||||||||||||||||
2021-22 | 5.a | ||||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||||
Webgunea Webgune ofiziala |
Kukullaga eskubaloi taldea Etxebarriko (Bizkaia) emakumezkoen eskubaloi taldea da. Espainiako Ohorezko mailan jokatu izan duen arren gaur egun zilarrezko mailan ari da.
Historia
Taldea 1983ko irailean sortu zen Club de Balonmano Femenino Kukallaga izenarekin. Hasierako bi urteetan kadete taldea baino ez zuen izan baina hurrengo urteetan mailak osatuz joan zen 1988-89an senior taldea sortu zen arte.
Lehenengo urtean dagoeneko jokatu zuen Lehen Mailarako igoera play-offa (2. maila) eta 1991ean lortu zuen igotzea. Bertan mantendu zen 20 urtez eta 2011 urtean Ohorezko mailara igotzea lortu zuen. 2013an Euskadiko Kopa irabazi zuen.
Palmaresa
- Espainiako Liga (0): hamabigarrena 2013an.
- Euskadiko Kopa:
- Txapelduna (1): 2013.
- Finalista (4): 2009, 2011, 2012, 2014
Azken urteak
Denboraldia | Maila | Postua |
---|---|---|
2010-11 | Zilarrezko maila | 1.a |
2011-12 | Ohorezko maila | 13.a |
2012-13 | Ohorezko maila | 12.a |
2013-14 | Ohorezko maila | 14.a |
2014-15 | Zilarrezko maila | 3.a |
2015-16 | Zilarrezko maila | 3.a |
2016-17 | Zilarrezko maila | 7.a |
2017-18 | Zilarrezko maila | 7.a |
2018-19 | Zilarrezko maila | 5.a |
2019-20 | Zilarrezko maila | 6.a* |
2020-21 | Zilarrezko maila | ? |
2021-22 | Zilarrezko maila | 5.a |
- 2019-20 denboraldia bertan behera gelditu zen COVID-19 pandemiaren eraginez. Une horretan Kukullaga 6. postuan zegoen.
Uniformea
Kukullaga eskubaloia taldearen uniforme titularra da: jokalariena: kamiseta laranja eta praka beltza; porteroarena: kamiseta horia eta praka beltza. Ordezko uniformea: jokalariena: kamiseta berdea eta praka beltza; porteroarena: kamiseta urdina eta praka beltza.
Kiroldegia
Taldearen ofizialezko kirolgunea Etxebarriko kiroldegia da. Monte Ganguren kalean kokatuta dago.[1]
Zilar taldearen jokalariak
2016-2017ko denboraldia:
Talde teknikoa: Lydia Montes García (entrenatzailea), Ibon Pereita Aramaio (fisioterapeuta), Iñigo Calonge Fraile (medikua)
Jokalariak: Leire Buezo del Bado, Marianela Larroca Diperna, Sonia Antolín Madrazo, Maider Rodríguez Rodríguez, Lucía Pérez Ramos, Jara Casado Martínez, Irati Vázquez Asenjo, Garazi Elorriaga Albano, Paula González González, Miriam Llorente Martín, Leire Ortega Ruiz, Irene Coello Aguilar, Ane Fernández García, Zahira Messari Fakkar, Lucía Rodríguez Trigo, Sarai Bermejo García, Andrea Fernández Mendoza y Ariane Pedrosa Sandez.[2]
Erreferentziak
Kanpo estekak
- Webgune ofiziala
- Datuak: Q31187929