Kontrasta

Kontrasta
 Euskal Herria
Herriaren ikuspegi orokorra.
Map
Kokapena
Herrialdea Araba
UdalerriaHarana
Administrazioa
Posta kodea01117
Geografia
Koordenatuak42°46′14″N 2°17′43″W / 42.77047082°N 2.29525208°W / 42.77047082; -2.29525208
Demografia
Kontrastako frontoia.

Kontrasta Arabako ekialdeko herri eta kontzeju bat da, Haraneko udalerrikoa, Mendialdeko kuadrillakoa. 2005ean 88 biztanle zituen.

Geografia

Kontrasta herria

825 metroko garaieran dago, tontor batean, Haraneko udalerriko ekialdean. Opakuako mendatea Arabako Lautadarekin lotzen duen herria da.

Historia

Plaza berria, errepide alboan, eliza eta hiribildurako sarrera.

Erromatarren konkistaren aurretik, Kontrastako lurrak barduliarren eremuaren barruan zeuden.

Kontrastako teilatuen eta elizaren bista, hegoaldetik.

Elizmendiko ermitaren hormak eraikitzeko erromatar motako 17 hilarri erabili ziren, II. mendetik aurrerakoak gehienak.[1] Hori dela eta, bertan erromatar garaian gune bat egon zela uste da.

Erdi Aroan berebiziko garrantzia izan zuen, Nafarroarekin mugakidea izanda. Hiribildua izan zen 1256. urtetik aurrera, urte hartan hiri-gutuna jaso baitzuen. Aurretik, gune honen izena Arana izan zen.[2]

Karlos II.a Nafarroakoak 1368an hiribildua konkistatu arren, 1377an Ruy Diaz de Rojasek Henrike II.a Gaztelakoarentzat berreskuratu zuen.

Denbora luzez udalerri independentea izan ostean, 1942an Aldarekin eta Done Bikendi Haranarekin fusionatu zen, Harana udalerri berria sortzeko.

Kontrastako eliza.

Garraioa

Eskualdeko Garraioa sareak linea bat ditu herrian:

 Eskualdeko Garraioa
 Zerbitzua   Hasiera   Ibilbidea   Amaiera ⁠
19a Alda
Santikurutze
Kontrasta • Uribarri HaranaDone Bikendi HaranaOteoOrbisoBujandaAntoñana Alda
Santikurutze

Ondasun nabarmenak

  • Elizmendiko Andra Mari baseliza erromanikoa(X-XI. mendea). Nabarmentzekoa, absideko hormak erromatar jatorriko hilarriez eraikita dituela.
    • Elizmendi ermita
      Elizmendi ermita
    • Teilatupeko irudi geometrikoak
      Teilatupeko irudi geometrikoak
    • Andra Mari irudia, XII mendekoa
      Andra Mari irudia, XII mendekoa
    • Erromatar garaiko estela edo hilarria.
      Erromatar garaiko estela edo hilarria.
    • Laboreak eta basoa.
    Galsoroak.

    Erreferentziak

    1. (Gaztelaniaz) Echevarría, Ana. (1989). «La cronología de las inscripciones funerarias latinas de Alava» Munibe 44: 133-152. ISSN 0027 - 3414 ISSN 0027 - 3414..
    2. (Gaztelaniaz) Martínez Torrecilla, J. M.; Plata Montero, A.; Sánchez Pinto, I. eta Solaun Bustinza,J.L.. El recinto fortificado de la villa de Contrasta (Valle de Arana, Álava), ISBN 978-84-691-9571-0 Hemen irakur daiteke. [ikusia: 2020-07-02]

    Ikus, gainera

    Kanpo estekak

    • Kontrastari buruzko informazioa Haranako webgune ofizialan
    • (Gaztelaniaz) Kontrasta Auñamendi entziklopedian
    • (Gaztelaniaz) Elizmendiko Done Mari baselizari buruzko informazioa[Betiko hautsitako esteka]
    Autoritate kontrola
    • Wikimedia proiektuak
    • Wd Datuak: Q2744582
    • Commonscat Multimedia: Kontrasta / Q2744582

    • Wd Datuak: Q2744582
    • Commonscat Multimedia: Kontrasta / Q2744582


    Haranako herriak

    AldaDone Bikendi Harana • Kontrasta • Uribarri Harana