Koldo Saratxaga

Koldo Saratxaga
Bizitza
JaiotzaSopuerta, 1947 (76/77 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakenpresaburua

Koldo Saratxaga (Sopuerta, Bizkaia, 1947 - ) enpresa gizona da.

Bilboko Ingeniaritza Eskolan ingeniari teknikoa ikasi ondoren, enpresa munduan aritu da, kudeaketa edo management arloan.

Irizar mundu mailako enpresa berritzaileen artean kokatzea lortu zuen, Ormaiztegiko Irizar kooperatiban koordinatzaile nagusia izan zen garaian. Hamalau urtez lideratu zuen Irizar enpresa eta bertan galerak izatetik etekin handiak izatera lortu zuten eta zeuden lanpostuak kolokan izatetik lanpostu berri asko sortzera, munduan zehar. Bere ideia nagusia zera da: "erakunde batean pertsonak dira garrantzitsuena". Pertsonen arteko komunikazioa, harremanak hobetzea omen da bere errezetaren gakoa. Mundu osoan erreferentzia bihurtu da, erakundeak pertsonen inguruan antolatzeko.

Irizarrek eta Koldo Saratxagak berak nazioarteko aipamen eta sari asko lortu dituzte.

Koldo Saratxagak aurretik iragarri bezala, hamalau urteren buruan Irizar utzi eta beste proiektu batean murgildu zen. Bere ideiak hedatzeko-eta k2k eginaz aholkularitza enpresa sortu zuen. Geroa, 2009. urtean, ner group enpresa taldearen lider ezagunena bihurtu da. Krisi garaian 1.300 bat langilerekin abiatu dira lanpostu berriak sortzeko asmoarekin eta mozkinen %5 eta denboraren %2 dohaintza egiteko konpromisoarekin.

Bibliografia

  • (Gaztelaniaz) Koldo Saratxagak Un nuevo estilo de relaciones liburua argitaratu zuen 2007 urtean, Prentice-Hall editorialean.
  • Andoni Sagarna Izagirreren euskarazko itzulpena berehala argitaratu zen: Harreman-estilo berri bat, Elkar, 2007. ISBN: 84-9783-542-5
  • (Gaztelaniaz) Luxio UGARTE, 2004, ¿Sinfonía o Jazz? Koldo Saratxaga y el modelo Irizar. Un modelo basado en las personas. Bartzelona. Ed. Granica.
  • (Gaztelaniaz) Koldo Saratxaga eta Jabi Salcedo. (Gaztelaniaz) El éxito fue la confianza. 2010. Arrakasta konfiantza izan zen[1]. K2K .

Kanpo estekak

  • Koldo Saratxagari elkarrizketa Argia aldizkarian.
  • K2K Koldo Saratxagak gidaturiko proiektua.
  • "Enpresagintza eredu berria egiteko elkartea sortu dute hamar taldek" (GBE-NER) Berria.info
  • "gbe-ner" erakundea osatu dute proiektu sozialak egiteko eta harremanak hobetzeko" :b:a:i: Bizkaiko Foru Aldundiko Berrikuntza Agentzia
  • (Gaztelaniaz) Bideoak
  • (Gaztelaniaz) Audioak & Bideoak

Erreferentziak

  1. Saratxaga, Koldo;, Salcedo, Jabi. (PDF deskargatzeko aukera) Arrakasta konfiantza izan zen. (Noiz kontsultatua: 2017-11-28).
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12261548
  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 141149833
  • ISNI: 0000000115811963
  • BNE: XX4578432
  • LCCN: no2010166972
  • Wd Datuak: Q12261548