Khoja Ahmad Yasaviren mausoleoa

Khoja Ahmad Yasaviren mausoleoa
Қожа Ахмет Ясауи кесенесі
 UNESCOren gizateriaren ondarea
Azret-Sultan
Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Kazakhstan
Region of KazakhstanHegoaldeko Kazakhstan
Koordenatuak43°17′52″N 68°16′16″E / 43.2976445°N 68.2710419°E / 43.2976445; 68.2710419
Map
Historia eta erabilera
IrekieraXIV. mendea
KomisarioaTamerlan
Arkitektura
Materiala(k)adreilua
EstiloaTimurtar arkitektura
Gizateriaren ondarea
Irizpidea(i), (iii) eta (iv)
Erreferentzia1103
Eskualdea[I]Asia eta Ozeania
Izen-ematea2003 (XXVII. bilkura)
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

Khoja Ahmad Yasavi mausoleoa bukatu gabe dagoen eraikin historikoa da. Turkestan hirian dago, Hegoaldeko Kazakhstango probintzian, Kazakhstan estatuan. Gaur egungo eraikuntza 1389an hasi zuen Tamerlanek, XII. mendeko mausoleo txikiago bat ordezkatzeko. 2008an, Unescok Gizateriaren Ondare izendatu zuen, eta Kazakhstango gizateriaren lehen ondarea izan zen.[1] 0,55 hektareako babes-eremua eta 88,15 hektareako erreserba-eremua hartzen ditu.

Historia

Lehen mausoleoa Ahmad Yasavi (1103-1166) maisuari eskainita zegoen. 1389an hasi zuen Tamerlanek, XII. mendeko mausoleo txikiago hori ordezkatzeko lanak. Khwaja Hosein Shirazik zuzendutako Persiar Inperioko obra-maisuek 39 metroko altuera duen eraikin angeluzuzen bat eraiki zuten, morteroz hartutako adreiluzkoa eta azulejoz estalia, eta hori guztia Erdialdeko Asian inoiz eraiki den kupularik handienarekin koroatua. Kupula, azal bikoitzekoa, azuleju berde eta urreztatuz apaindua, 18.2 metroko diametroa eta 28 metroko altuera du. Eraikina, bere garaiko handienetako bat, abandonatua izan zen Tamerlan 1405ean hil zenean, eta, beraz, amaitu gabe geratu zen.

Hurrengo gobernariek ez zioten jaramonik egin mausoleoari, eta horregatik iritsi da guregana, timuriar dinastia osoan hobekien kontserbatutako eraikinetako bat bezala. Kazakhstango Kanatoaren garaiko hilobi batzuk ditu, bereziki Ablai Khanen hilobia.

Iruditegia

  • Ikuspegi orokorra.
    Ikuspegi orokorra.
  • Kupularen lehen planoa.
    Kupularen lehen planoa.
  • Khoja Ahmad Yasaviren mausoleoa.
    Khoja Ahmad Yasaviren mausoleoa.
  • Lorategiak.
    Lorategiak.
  • Kupula barrutik.
    Kupula barrutik.

Erreferentziak

  1. https://loc.gov/pictures/resource/ppmsca.13714/

Kanpo estekak

  • (Ingelesez):Hiriari eta mausoleoari buruzko informazioa.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q46069
  • Commonscat Multimedia: Mausoleum of Khoja Ahmed Yasawi / Q46069

  • Identifikadoreak
  • LCCN: sh2004000637
  • Ondare historikoa
  • Gizateriaren ondare: 1103
  • Wd Datuak: Q46069
  • Commonscat Multimedia: Mausoleum of Khoja Ahmed Yasawi / Q46069