Kepa Ormaetxea

Kepa Ormaetxea
Bizitza
JaiotzaEtxano eta Zornotza, 1891ko abenduaren 4a
Herrialdea Espainia
HeriotzaViña del Mar, 1949ko urtarrilaren 15a (57 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jarduerakklerikoa eta idazlea

Literaturaren Zubitegia: 583

Kepa Ormaetxea Aldana —goitizenez Aita Lontzi, Lontzi Aba, Ormalda— (Etxano, Bizkaia, 1891ko abenduaren 4a – Viña del Mar, Txile, 1949ko urtarrilaren 15a) elizgizona eta euskal idazlea izan zen.

Hizlari bikaina zela eta, ospe handia izan zuen. Karmengo Argia eta Jaungoiko Zale agerkarietan idatzi zituen lan aipagarrienak. 1937. urtean Karmeldar Oinutsen ordenako nagusiek Txilera bidali zuten, Guda ondoren Baionan, Monakon, Roman egon ondoren Txilera joan zen, errefuxiatu bezala, Melon herrian enpresa bateko langile, elizatik kanpo eta gero joan zen karmeldarren egoitzara Viña del Mar herrira, eta han eman zituen argitara bi ipuin-liburu Lontzi Abaren Ipuintxoak izenburupean.

Lanak

Ipuinak bertsotan

  • Lontzi Aba'ren Ipuintxoak (1947, Hispania)
  • Lontzi Aba'ren bigarren Ipuintxoak (1948, Hispania)

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011-12-27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.

Kanpo estekak

  • Kepa Ormaetxea literaturaren zubitegian
Autoritate kontrola
  • Wd Datuak: Q12261439