José María Basterra Otxoa

José María Basterra Otxoa
Bizitza
JaiotzaGetxo, 1997ko urtarrilaren 3a (27 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakbelar hockey jokalaria
Parte-hartzailea
  • field hockey at the 2020 Summer Olympics – men's tournament (en) Itzuli (8.)
    European championship (en) Itzuli (5.)
Altuera1,85 metro
Artikulu hau belar hockey jokalariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «José María Basterra».

José María Basterra Otxoa (Getxo, 1997ko urtarrilaren 3a) bizkaitar belar hockey jokalaria da.

Ibilbidea

Basterra sei urterekin hasi zen hockeyan jokatzen Jolasetan. 2012an, 15 urte besterik ez zituela, lehen taldean egin zuen debuta.[1] 2015etik 2017ra Madrilgo Complutense taldean jokatu zuen. 2017ko Eurokopa irabazi ondoren, Madrilgo Club de Campok fitxatu zuen. 2020an "División de Honor"reko jokalaririk onena izendatu zuten, Club de Campok Espainiako lehen titulu nazionala irabazi zuenean.[2]

Hurrengo urtean Tokioko Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen, non Espainia final laurdenetan kanporatua izan zen.

Klubak

  • 2012–2015 : Jolaseta
  • 2015–2017 : Complutense
  • 2017– : Club de Campo

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) «Entrevista a José Basterra» jolaseta.com.
  2. (Gaztelaniaz) «El At.Terrassa cede la Liga MGS en casa (3-6) ante el Club de Campo» Mundo Deportivo 2021-05-02.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q107642060
  • Wd Datuak: Q107642060
Biografia
Bizkaia
Artikulu hau Bizkaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.