John Wyclif

John Wyclif

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaHipswell (en) Itzulic. 1320
Herrialdea Ingalaterrako Erresuma
HeriotzaLutterworth (en) Itzuli, 1384ko abenduaren 31 (55/64 urte)
Hezkuntza
HeziketaMerton College (en) Itzuli
The Queen's College (en) Itzuli
Hizkuntzaklatina
ingelesa
ingeles ertaina
Ikaslea(k)
ikusi
  • Robert Alyngton (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakteologoa, itzultzailea, filosofoa, Bibliaren itzultzailea eta idazlea
Enplegatzailea(k)Oxfordeko Unibertsitatea
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaProtestantismoa

Find a Grave: 10076307 Edit the value on Wikidata

John Wyclif (Wycliff edo Wycliffe ere idatzia) (Hipswell, Yorkshire, c. 1320 – Lutterworth, Leicestershire, 1384ko abenduaren 31) teologoa eta Eliza Katolikoaren kritikari ingelesa izan zen, Erreforma Protestantearen aurrekarietakoa.

Eraso egin zion Elizaren dotrina ortodoxoari, transubstantziazioari dagokionari bereziki. Botere sekularrean Aita Santuen esku-hartzea salatu zuen. Biblia eta agustinismora itzultzea defendatu zuen. Are gehiago, nork bere hizkuntzan Biblia entzuteko eskubidearen alde jo zuen. Bere ideiek arrakasta izan zuten hainbat jenderen artean, eta jarraitzaile talde bat, lolardoak, izan zuen. Heretikotzat kondenatu (1380, 1382), eta baztertua utzi zuten. Haren erakutsiak apaiz pobreek zabaldu zituzten, eta eragin handia izan zuten Jan Hus txekiar erreformatzailearengan.

Ingelesezko Bibliaren lehendabiziko itzulpenaren atzean kokatzen dute Wyclif (Wyclifen Biblia deitzen da, hain zuzen ere). De domino divino (1375), De officio regis, De veritate scripturæ (1378), De potestate papæ (1379) ere plazaratu zituen.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2013/09/30 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: John Wyclif Aldatu lotura Wikidatan
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q173893
  • Commonscat Multimedia: John Wycliffe / Q173893

  • Wd Datuak: Q173893
  • Commonscat Multimedia: John Wycliffe / Q173893