Betametasona, poractant alfa (en) eta Oxido nitriko
Identifikatzaileak
GNS-10-MK
P22.0
GNS-9
769
OMIM
267450
DiseasesDB
6087
MedlinePlus
001563
eMedicine
001563
MeSH
D006819
Disease Ontology ID
DOID:12716
Jaioberriaren arnas distresaren sindromea edo mintz hialinoen gaixotasuna (GNS: P22.0) ume goiztiarretan surfaktante ekoizpen gutxiegitasuna eta biriken heldutasunik eza dela eta sorturiko sindromea da.
Azalduriko arrazoiak direla albeoloetako gainazal tentsioa handitu egiten da arnasten hasterakoan, kolapsatuz eta ondorioz gasen elkar trukea ekidinez. Hipoxiari aurre egiteko takipnea, takikardia, torax-kutxako pareten erretrakzioa eta zianosia agertzen dira hasiera batean, arnasketa geldialdi luzeak (apnea) eta arnas hutsegitea garatzeraino. Orokorrean arnas aireztatze edo bentilazio positiboa eta arnas hodi bitarteko surfaktante administrazioaren bidez tratatzen da.