Gotzon Elortza

Artikulu hau zinegileari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Elortza (argipena)».
Gotzon Elortza
Bizitza
JaiotzaBilbo, 1923
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaGetxo, 2012ko ekainaren 11 (88/89 urte)
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria

Gotzon Elortza (Bilbo, Bizkaia, 1923 – Getxo, Bizkaia, 2012ko ekainaren 11) Bilbon jaiotako getxoztar zinema-zuzendaria izan zen. Euskadiko zinemagintzaren aitzindaria; euskarazko dokumentalgintzaren aintzindarietako bat, Euskal Herriaren geografia eta gizarteari buruzko lanak ondu baitzituen.

Biografia

Hasiera-hasieratik saiatu zen Euskal Herriko gaiei buruzko zinema profesionala egiten, euskaraz osorik. Ondo konturatu zen ikus-entzunezkoak premiazkoak zirela euskara mundu modernoan galtzea nahi ez bazen. Hala, Elortzaren lana, 50eko hamarraldian, Fernando Larruquertenaren aurrekoa ere izan zen, haren kalitate-maila lortu ez bazuen ere.

Film labur hauek egin zituen: Ereagatik Matxitxakora (1959), Aberria (Erria) (1961), Avignon (1963) eta Elburua: Gernika (1962).

1960ko hamarkadan egin zituen filmak, Parisen bizi zenean. Espainia eta Frantziako estatuen arteko muga ezkutuan zeharkatzen zuen Elortzak lan hauek egiteko.

Lanak

Ikus, gainera

Kanpo loturak

  • Egun ditugun euskarazko lehen dokumentalak zaharberrituko dituzte eitb.eus webguneko albistea.[Betiko hautsitako esteka]

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12258705
  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 261700889
  • ISNI: 000000038184731X
  • BNE: XX5235243
  • Tabakalera ID: 11617
  • SUDOC: 158932560
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Auñamendi: 45897
  • Lur: 01736/eu_e_1278/e1278
  • Wd Datuak: Q12258705