Ohar medikoaOharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Giltzurruneko azidosi tubular
Deskribapena
Mota
renal tubular transport disease (en) eritasuna
Espezialitatea
Nefrologia
Asoziazio genetikoa
Zerrenda
ATP6V0A4 (en)
Tratamendua
Erabil daitezkeen botikak
sodio bikarbonato eta tripotassium citrate (en)
Identifikatzaileak
GNS-10-MK
N25.89
GNS-9-MK
588.89
OMIM
179830, 267200 eta 602722
DiseasesDB
11687, 11673 eta 11705
MeSH
D000141
Disease Ontology ID
DOID:14219
Giltzurruneko azidosi tubularra[1] azidoen kanporatze normala eragozten duen giltzurrunetako akatsa da. Azidoak iraizten ez badira, egoera horrek hezurretako ahultasuna, giltzurrunetan harriak sortzea eta umeen garapena atzeratzea ekar dezake.[2] Nahasmendua sortzetikoa (jaiotzen denetik) edo helduaroan hartutakoa izan daiteke. Sintoma bakarrekoa izan daiteke edo beste sintoma batzuekin lotu daiteke, Fanconiren sindromearekin gertatzen den bezala. Gaixotasunaren hainbat azpimota bereizten dira: 1 motakoa edo giltzurruneko azidosi tubular distala, hidrogeno-ioien jariaketa distalari eragiten diona; giltzurruneko azidosi tubular proximala edo 2 motakoa, bikarbonatoaren berrxurgapen proximalari eragiten diona; eta 4 motakoa, odoleko potasioa handitzearekin (hiperpotasemia) lotzen dena. Lehen 3. motakoa zena desagertu egin da terminologia medikotik, ez baita entitate independentetzat hartzen.[3][4]