Francesc Sabaté

Francesc Sabaté

Irudi gehiago
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakFrancisco Sabaté Llopar
JaiotzaL'Hospitalet de Llobregat, 1915eko martxoaren 30a
Herrialdea Katalunia
HeriotzaSant Celoni, 1960ko urtarrilaren 5a (44 urte)
Heriotza moduaberezkoa ez den heriotza: bala zauria
Familia
Anai-arrebak
ikusi
  • Josep Sabaté i Llopart (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakkatalana
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakiturgina, Erresistentziaren kidea, anarkosindikalista, sindikalista eta anarkista
Lantokia(k)Katalunia
KidetzaLanaren Konfederazio Nazionala
Los Solidarios
Maki (frankismoaren aurkako gerrilla)
Izengoitia(k)Quico Sabaté
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakEspainiako Gerra Zibila

Francesc Sabaté Llopart, izengoitiz El Quico edo Quico Sabaté (Hospitalet de Llobregat, Katalunia, 1915eko martxoaren 30a – Sant Celoni, Katalunia, 1960ko urtarrilaren 5a) anarkista izan zen.

Biografia

CNT-FAI erakunde anarkistako kidea zen, eta Llobregateko meatzarien matxinadan hartu zuen parte 1932an. Aragoiko frontean borrokatu zen faxisten aurka Espainiako Gerra Zibilean, eta erbestera jo behar izan zuen ondoren. Maki taldea antolatuta frankismoaren aurka jarraitu zuen gerrilla-borrokari eutsi zion 1945etik aurrera, Bartzelonan batez ere. Frantzia nazien esku erori zenean, bide klandestinoak antolatzen aritu zen jendeari Pirinioetan barrena ihes egiten laguntzeko. Parisen Lucio Urtubiaren etxean ezkutatuta egon zen luzaroan, eta Urtubian eragin handia izan zuen, berak gero esan zuenez.[1] Guardia zibilekin izandako tiroketa batean bere kideak hil ziren, baina berak, zauriturik, ihes egitea lortu zuen. Mediku baten bila ari zela tirokatu eta hil zuten Kataluniako San Celoni herrian.

Erreferentziak

  1. https://www.argia.eus/efemerideen-kanala/quico-sabate-maki-kataluniarra-hil-zuten
  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q679654
  • Commonscat Multimedia: Francesc Sabaté Llopart / Q679654

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 308702803
  • ISNI: 0000000035655454
  • BNE: XX1103389
  • BNF: 11947782g (data)
  • CANTIC: a10542796
  • GND: 123392802
  • LCCN: n85065573
  • NKC: xx0214278
  • SUDOC: 02743592X
  • UB: a1238576
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • DBE: url
  • Wd Datuak: Q679654
  • Commonscat Multimedia: Francesc Sabaté Llopart / Q679654