Fausto Elhuyar

Fausto Elhuyar

Irudi gehiago
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakFausto Fermín de Elhuyar
JaiotzaLogroño, 1755eko urriaren 11
Herrialdea Espainia
HeriotzaMadril, 1833ko otsailaren 6a (77 urte)
Familia
Anai-arrebak
ikusi
  • Juan José Elhuyar
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakkimikaria, mineralogoa, discoverer (en) Itzuli eta ingeniaria
KidetzaEuskalerriaren Adiskideen Elkartea

Fausto Fermín Elhuyar Zubize[1] (Logroño, 1755eko urriaren 11 – Madril, 1833ko otsailaren 6a) jatorri euskalduneko kimikaria zen; Joan Jose anaiarekin batera, wolfram elementu kimikoa lehen aldiz isolatu zuelako da ezaguna.

Bizitza

Gurasoak lapurtarrak zituen. Joan Jose anaiarekin batera, tungstenoa edo wolframioa isolatu zuen lehen kimikaria izan zen. Zientzia-ikasketak (mineralogia eta kimika) Parisen egin zituen 1770-1776 urteetan. Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko kidea zen garai hartan. 1778. urtean, Alemaniako Freiburg-era jo zuen, mineralogian gehiago sakontzearren. Bergarako Errege Mintegian jardun zuen ondoren (1781-1785). Anaiek bertan isolatu zuten wolframa, azido wolframikoaren erredukzioaren bidez (1783) eta urte hartantxe, Somorrostroko burdin meatzeei buruzko txosten bat aurkeztu zuen Fausto Elhuyarrek. Anaiak bezala, mineralen azterketan egin nahi zuen lan eta, Bergara utzita, Hungaria, Saxonia eta Austriara jo zuen, Born baroiaren metodo berriak ikastera (1785). Gero, Espainia Berriko (Mexiko) meatzetako zuzendari izendatu zuten (1788). 1821. urtera arte jardun zuen han. Meatzetako ustiaketak antolatu eta eskola bat sortu zuen. Aldi berean, logia masoi bat sortu zuen lurralde haietan. Mexikoko independentziaren aldeko gatazkak hasi zirenean, Espainiara itzuli zen eta hainbat administrazio-kargu bete zituen. Espainiako meatzeetako zuzendari nagusia izan zen eta Madrilgo Escuela de Minas ikastegia sortu zuen.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/30 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
  1. EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q182745
  • Commonscat Multimedia: Fausto Elhuyar / Q182745

  • Wd Datuak: Q182745
  • Commonscat Multimedia: Fausto Elhuyar / Q182745