Fata Morgana
![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/f/f3/2005-08-22_fata_morgana.jpg/350px-2005-08-22_fata_morgana.jpg)
Fata Morgana jatorrian, Messinako itsasartean sarri ikusi izandako ispilatze anizkoitzen fenomenoa da, ustez Morgana izeneko maitagarriaren (italieraz: fata) azti-lana; gerora, aurreikus ezin daitekeen edozein ispilatze anizkoitza da.[1] Ispilatze edo ilusio optiko hau tenperatura alderantzikatzearen ondorio da. Zeruertzean dauden objektuek, hala nola uharteek, itsaslabarrek, itsasontziek edo izotz-tenpanoek, itxura luzea eta handia hartzen dute, "maitagarrien ipuineko gazteluen" antzekoa.
Erreferentziak
- ↑ Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2017]
Kanpo estekak
Datuak: Q210659
Multimedia: Fata Morgana (mirage) / Q210659
![]() | Artikulu hau fisikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |