FC Krasnodar

Futbolʹnyĭ Klub Krasnodar
Ezizena(k)"Byki" ("zezenak")
Sorrera2008
Futbol zelaiaKuban Stadium
edukiera: 31.654 lagun
inaugurazioa: 1960
PresidenteaErrusia Sergey Galitsky
EntrenatzaileaErrusia Aleksandr Storozhuk
LigaErrusiako futbol liga
2022-266.a
WebguneaWebgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

FC Krasnodar (errusieraz Футбольный клуб Краснодар) Krasnodarko futbol talde bat da, 2008an sortu eta 2012tik aurrera Errusiako lehen mailan ari dena. Kuban estadioan jokatu ohi du hiriko beste taldea den FC Kuban Krasnodar taldearekin elkarbanatuz.

Historia

2008 urtean sortu zen Krasnodar hirian eta lehenengo denboraldiak Errusia hegoaldeko 3. mailan hirugarren egin ondoren igoera lortu zuen. Bi urte bigarren mailan eginda lehen mailara iritsi zen 2011 urtean. Hiru urte hauetan Sergey Galitsky negoziogizonaren eskutik maila nabarmen igo du eta 2014an kopako finala jokatu zuen, penaltietan FK Rostov taldearen aurka galdu zuena. Ligan bosgarren egin zuen eta UEFA Europa League jokatzeko sailkatu zen.

2014-15 denboraldia bikaina izan du eta hirugarren egin du Errusiako ligan, bigarrenarekin berdinduta. Europa Leagueko ligaxkara iritsi zen Erreala kanporatuz, baina gero ez zuen liga fasetik aurrera egiterik lortu. 2016-17 denboraldian final hamaseirenetara iritsi zen.

2022-23 denboraldian bigarren aldiz iritsi zen Kopako finalera eta berriz ere penalti jaurtiketatan galdu zuen.

Palmaresa

Errusiako txapelketak: 0

  • Errusiako Liga (0):
    • hirugarren 2015ean.
  • Errusiako Kopa (0):
    • finalista 2014an eta 2023an.

Nazioarteko taxpelketak: 0

  • UEFA Europa League (0):
    • ligaxka fasean 2015ean.

Euskal taldeen aurkako partidak

Krasnodarrek kanporaketa bakarra jokatu du euskal taldeen aurka:

Denboraldia Txapelketa Fasea Etxekoa Emaitza Kanpokoa
2014-15 UEFA Europa League 4. kanporaketa Real Sociedad
Krasnodar
1-0
3-0
Krasnodar
Real Sociedad

Kanpo estekak

  • (Errusieraz) Webgune ofiziala[Betiko hautsitako esteka]
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q220854
  • Commonscat Multimedia: FC Krasnodar / Q220854

  • Wd Datuak: Q220854
  • Commonscat Multimedia: FC Krasnodar / Q220854