EuroVelo
![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/a/ad/EuroVelo_Routes_2020.svg/350px-EuroVelo_Routes_2020.svg.png)
EuroVelo Europa puntatik puntara zeharkatzen duten distantzia luzeko (gaur egun 16) bizikleta ibilbideen sarea da. 2019ko azaroan, 45.000 km baino gehiago zeuden egokituta ibilbideetarako, eta 2020rako ibilbide batzuk burututa egotea espero da. EuroVelo ibilbide guztiak ia 90.000 km izango dira gaur egun aurreikusita dauden 16 ibilbideak amaituta daudenean.
Ibilbideak, Europako Txirrindularien Federazioaren proiektua (ECF, ingelesezko siglekin), kontinentean zehar bizikletan ibiltzeko erabili ahal izango dira, baita ibilbide txikiak egiteko ere, adibidez, herrien artean.
Historia
1995ean hasi zen nazioarteko bizikleta ibilbideen sarea sortzeko ideia. Batez ere ECFk koordinatuta, 12 ibilbide handi zeuden aurreikusita.
2007ko abuztutik, 16 ibilbideak sortzeko lan handiagoa egin da (2011n 2 gehitu ziren: EV13 eta EV15), Finlandia, Zipre, Eskozia edo Portugal bezalako Europako mugetaraino iristen direnak.
EuroVelo sarearen baldintzak
- % 6tik gorako maldarik ez izatea
- Gutxienez bi bizikleta pasatzeko adinako zabalera izatea.
- Batez beste, egunean 1.000 ibilgailu motorizatu baino gehiago ez izatea.
- Gutxienez luzeraren % 80an zolatuta egotea.
- Urte osoan irekita egotea.
EuroVelo ibilbideak
Bidea Izena Ibilbidea Herrialdeak Luzera (km) EV1
Atlantikoko ibilbidea Ipar lurmuturra (EV7, EV11) - Trondheim (EV3) - Bergen (EV12) - Aberdeen (EV12) - Inverness (EV12 ) - Glasgow - Stranraer - Belfast - Galway (EV2) - Cork - Rosslare - Fishguard - Bristol (EV2) - Plymouth - Roscoff (EV4) - Nantes (EV6) - Arroxela - Iruñea (EV3) - Salamanca - Sagres Norvegia, Erresuma Batua, Irlanda, Frantzia, Espainia, Portugal 8.186 EV2
Hiriburuen ibilbidea Galway (EV1) - Dublin - Holyhead - Bristol (EV1) - Londres (EV5) - Harwich - Rotterdam - Haga - Münster (EV3) - Berlin (EV7) - Poznań (EV9) - Varsovia (EV11) - Minsk - Mosku Irlanda, Erresuma Batua, Herbehereak, Alemania, Polonia, Bielorrusia, Errusia 5.500 EV3
Erromesen ibilbidea edo
Donejakue bideaSantiago de Compostela - León - Iruñea (EV1) - Bordele - Tours (EV6) - Orléans (EV6) - Paris - Namur (EV5) - Akisgran (EV4) - Münster (EV2) - Hanburgo (EV12) - Odense (EV10) - Viborg - Frederikshavn (EV12) - Göteborg (EV12) - Oslo - Røros - Trondheim (EV1) Espainia, Frantzia, Belgika, Alemania, Dinamarka, Suedia, Norvegia 5.122 EV4
Erdialdeko Europako ibilbidea Roscoff (EV1) - Le Havre - Calais (EV5) - Middelburg - Akisgran (EV3) - Bonn - Frankfurt am Main - Praga (EV7) - Brno (EV9) - Krakovia (EV11) - Lviv - Kiev Frantzia, Belgika, Alemania, Txekia, Polonia, Ukraina 4.000 EV5
Romea Francígena ibilbidea Londres (EV2) - Canterbury - Calais (EV4) - Bruselas - Namur (EV3) - Luxenburgo - Estrasburgo (EV15) - Basilea (EV6) - Luzerna - Milan - Piacenza (EV8) - Parma - Florentzia (EV7) - Siena - Erroma (EV7) - Brindisi Erresuma Batua, Frantzia, Belgika, Luxenburgo, Suitza, Italia 3.900 EV6
Ibaien ibilbidea Nantes (EV1) - Tours (EV3) - Orléans (EV3) - Nevers - Chalon-sur-Saône - Basilea (EV5) - Passau - Ybbs (EV7) - Linz - Viena (EV9) - Bratislava - Budapest - Belgrad (EV11) - Bukarest - Konstantza Frantzia, Suitza, Alemania, Austria, Eslovakia, Hungaria, Serbia, Errumania 3.653 EV7
Eguzkiaren ibilbidea Ipar lurmuturra (EV1, EV11) - Haparanda (EV10) - Sundsvall (EV10) - Kopenhage (EV10) - Gedser - Rostock (EV10) - Berlin (EV2) - Praga (EV4) - Ybbs (EV6) - Salzburgo - Mantua (EV8) - Bolonia - Florentzia (EV5) - Erroma (EV5) - Napoli - Sirakusa - Malta Norvegia, Suedia, Dinamarka, Alemania, Txekia, Austria, Italia, Malta 6.000 EV8
Mediterraneoko ibilbidea Cádiz - Málaga - Almería - Murtzia - Alacant - Valentzia - Bartzelona - Monako - Piacenza (EV5) - Mantua (EV7) - Ferrara - Venezia - Trieste (EV9) - Rijeka - Split - Dubrovnik - Tirana - Patras - Atenas (EV11) Espainia, Frantzia, Monako, Italia, Eslovenia, Kroazia, Montenegro, Albania, Grezia 5.388 EV9
Ibilbide Baltiar-Adriatikoa Gdańsk (EV10) - Poznań (EV2) - Wrocław - Olomouc - Brno (EV4) - Reinthal - Viena (EV6) - Maribor - Ljubljana - Trieste (EV8) - Pula Polonia, Txekia, Austria, Eslovenia, Italia, Kroazia 1.930 EV10
Baltikoko ibilbidea (Hansa zirkuitua) San Petersburgo - Helsinki (EV11) - Vaasa - Oulu - Haparanda (EV7) - Sundsvall (EV7) - Estocolmo - Ystad - Malmö - Kopenhage (EV7) - Odense (EV3) - Rostock (EV7) - Gdańsk (EV9) - Kaliningrad - Klaipėda - Riga - Tallinn (EV11) - San Petersburgo Errusia, Finlandia, Suedia, Dinamarka, Alemania, Polonia, Lituania, Letonia, Estonia 7.930 EV11
Ekialdeko Europaren ibilbidea Ipar lurmuturra (EV1, EV7) - Helsinki (EV10) - Tallinn (EV10) - Tartu - Vilnius - Varsovia (EV2) - Krakovia (EV4) - Košice - Belgrad (EV6) - Skopje - Tesalonika - Atenas (EV8) Noruega, Finlandia, Estonia, Letonia, Lituania, Polonia, Eslovakia, Hungaria, Serbia, Mazedonia, Grezia 5.964 EV12
Ipar Itsasoko Ibilbidea (zirkuitua) Bergen (EV1) - Stavanger - Kristiansand - Göteborg (EV3) - Varberg - Grenaa - Frederikshaven (EV3) - Hirtshals - Esbjerg - Hanburgo (EV3) - Haga (EV2) - Rotterdam - Harwich (EV2) - Kingston upon Hull - Newcastle - Edimburgo - Aberdeen (EV1) - Inverness (EV1) - Thurso - Orkada uharteak - Islas Shetlands - Bergen (EV1) Noruega, Suedia, Dinamarka, Alemania, Herbehereak, Erresuma Batua 5.932 EV13
Altzairuzko oihalaren ibilbidea Kirkenes - Sodankylä (EV11) - Lappeenranta - San Petersburgo (EV10) - Tallinn (EV10) - Riga (EV10) - Kaliningrad (Ev10) - Gdańsk (EV9, EV10) - Lübeck (EV10) - Cheb (EV4) - Bratislava (EV6) - Zaječar - Pirot - Dragoman - Strumica - Pétrich - Smoljanac - Kyprinos - Svilengrad - Edirne - Malko Tarnovo - Rezovo Norvegia, Finlandia, Errusia, Estonia, Letonia, Lituania, Polonia, Alemania, Txekia, Austria, Eslovakia, Hungaria, Eslovenia, Kroazia, Serbia, Rumanía, Mazedonia, Grezia, Turkia 6.800 EV14
Erdialdeko Europako uren ibilbidea Zell Am See - Bischofshofen (EV7) - Liezen - Graz - Fehring (EV9) - Gleisdorf - Szentgotthárd (EV13) - Keszthely - Székesfehérvár - Velence Austria, Hungaria 1.125 EV15
Rhineko ibilbidea Andermatt - Chur - Schaffhausen - Basilea (EV6) - Huningue - Neuf-Brisach - Estrasburgo (EV5) - Lauterbourg - Karlsruhe - Ludwigshafen - Mannheim - Mainz - Wiesbaden - Bingen - Koblentza - Bonn - Kolonia - Düsseldorf - Duisburg - Xanten - Arnhem - Utrecht - Rotterdam Suitza, Frantzia, Alemania, Herbehereak 1.320 EV17
Rodanoko ibilbidea Andermatt (EV5, EV15) - Furka mendatea - Brig-Glis - Sierre - Sion - Martigny - Saint-Gingolph/Vevey - Thonon-les-Bains/Lausana - Geneva - Lyon - Valence - Avignon - Tarascon
Ekialdeko adarra: Tarascon - Arles - Port-Saint-Louis-du-Rhône
Mendebaldeko adarra: Tarascon - Saint-Gilles - Palavas-les-Flots - Sète (EV8)Suitza, Frantzia 1.250 EV19
Mosako ibilbidea Langres - Neufchâteau - Commercy - Verdun - Stenay - Charleville-Mézières - Dinant - Namur (EV3, EV5) - Lieja - Maastricht - Venlo - Cuijk - 's-Hertogenbosch - Dordrecht - Hoek van Holland (EV2, EV12, EV15) - Rotterdam (EV15) Frantzia, Belgika, Herbehereak 1.050
Ikus, gainera
- Bizikleta-parametroen indize interaktiboa
- Europako Txirrindularien Federazioa
- Euskal Herriko txirrindularitza
- Danubioko ibilbide zikloturista
Kanpo estekak
- EuroVelo.com - Webgune ofiziala
- EuroVelo - lan webgunea
- Eurovelo6
Datuak: Q262160
Multimedia: EuroVelo / Q262160