Euli-hiltzeko

Euli-hiltzeko ohikoena.

Euli-hiltzekoa[1] zenbait intsektu hiltzeko erabiltzen den tresna da (euliak, eltxoak, sitsak...). Normalean kolpe batez hiltzen ditu baina gaur egun ere merkatuan euli-hiltzeko elektrikoak ere saltzen dira; azken hauek deskarga txiki batez erretzen ditu.

Deskribapena

Euli-hiltzeko arruntena material arinez egindako lauki txiki bat (10 zm. inguru) eta heltzeko eskuleku bat (30 zm-koa) du. Materiala arina eta malgua izan behar da, plastiko arinak edo alanbre bezalakoak. Lauki txikiak edo parak xareta bat du. Eskulekuari esker xareta airean azkarrago mugitzen da eta horrek kolpea errazten du. Xaretari esker, bestetik, intsektuak ez du arriskua nabaritzen.

  • Euli-hiltzekoa.
    Euli-hiltzekoa.
  • Euli-hiltzeko afrikarra. Zaldi-zurdaz egina, eskulekua egurrezkoa da.
    Euli-hiltzeko afrikarra. Zaldi-zurdaz egina, eskulekua egurrezkoa da.
  • Kola erabiltzen duen euli-hiltzekoa.
    Kola erabiltzen duen euli-hiltzekoa.
  • Euki-hiltzeko elektrikoa.
    Euki-hiltzeko elektrikoa.

Erreferentziak

  1. https://web.archive.org/web/20171027034017/http://www.irale.hezkuntza.net/web/guest/401

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q279520
  • Commonscat Multimedia: Fly swatters / Q279520

  • Wd Datuak: Q279520
  • Commonscat Multimedia: Fly swatters / Q279520