Espermizida

Espermizidak.

Espermizida espermatozoideak suntsitzeko gai den substantzia da. Kontrazepzioko metodo gisa erabil daiteke, hainbat modutan prestatua (obulu baginalak, kremak, etab.).[1] Normalean, kontrazepzio-hesiko metodoen eraginkortasuna handitzeko erabiltzen dituzte, hala nola gizonezkoentzako/emakumentzako preserbatiboak edo diafragma, edo bakarrik, baginako obuluetan. Osagai aktibo ohikoena nonoxinol-9 da, baina pertsona batzuk alergikoak dira. Bentzalkonio kloruroa, klorhexidina, menfegola, oktoxinol-9 eta sodio dokusatoa ere erabil daitezke.

Erabilera topikoko substantzia hauek ez dute GIBaren infekzioaren kontra babesten; aitzitik, baginan edo uzkian eragin dezaketen narritadurak GIBaren transmisiorako arriskua handiagotu dezake.[2]

Behar bezala erabilita, eraginkortasun-maila % 91 ingurukoa da;[3] aldiz, erabiltzaileak akatsen bat egiten badu, eraginkortasuna % 30era murrizten da.

Erreferentziak

  1. Euskalterm: [Ginekologia Hiztegia] [2015]
  2. Euskalterm: [Hiesa Hiztegia] [2016]
  3. (Ingelesez) WebMD. Spermicide for Birth Control - Topic Overview. .

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q513122
  • Commonscat Multimedia: Spermicides / Q513122

  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Medikuntzako identifikadoreak
  • MeSH: D013089
  • Wd Datuak: Q513122
  • Commonscat Multimedia: Spermicides / Q513122