Ohar medikoaOharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Duchenne-Erb-en paralisia edo besoko sarearen paralisi obstetriko jaioberriarengan, nerbio-sistema erasaten duen trauma obstetriko edo jaiotza-uneko batek sortutako paralisia da, goiko gorputz-adarreko zenbait muskulu ukitzen dituena (deltoidea, bizepsa, aurreko brakiala, korakobrakiala eta supinatzaile luzea). Besoaren abdukzioa, besaurrearen flexioa eta supinazioa deuseztatuak daude, erreflexu bizipitala eta estilorradiala bezalaxe.[1] Larritasunaren arabera, berez, terapiaz edo operazio batez sendatzen da.[2]