Demet Demir

Demet Demir

Bizitza
JaiotzaYalova (en) Itzuli, 1961eko martxoaren 12a (63 urte)
Herrialdea Turkia
Lehen hizkuntzaturkiera
Hezkuntza
Hizkuntzakturkiera
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria

Demet Demir (Yalova, Turkia, 1961) transexualen eskubideen aldeko ekintzailea da. 1999an Turkiako udal hauteskundeetan parte hartu zuen Askatasunaren eta Elkartasunaren Alderdiaren baitan, herrialdeko historian lehenengo hautagai transexuala bilakatuz. 2007ko Turkiako Hauteskunde Orokorretan bere burua diputatugai aurkeztu zuen Ispartako probintziatik.

Biografia

Yalovan jaioa, 5 urte zituenean gurasoak banandu zitzaizkion. Hori zela eta, Istanbulera bizitzera joan zen bere ama eta ahizparekin.[1]

1996an sexua berresleitzeko ebakuntza jaso zuen, baina urte eta erdi itxaron behar izan zuen Turkiako justiziak emakumezko nortasuna onartu zion arte.

1997an Gay eta Lesbianen Giza Eskubideen Nazioarteko Batzordeak Felipa de Souza saria eman zion bere borroka aitortuz. Sari hori jaso zuen lehenengo pertsona transexuala ere izan zen.

Erreferentziak

  1. (Frantsesez) Tegün, Bülent. (2009-03-30). Turquie: entretien avec Demet Demir, activiste transsexuelle turque. (Noiz kontsultatua: 2017-09-19).
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q17045578
  • Wd Datuak: Q17045578