Dekadentismo

Charles Baudelaire.

Dekadentismoa XIX. mendearen bukaera aldera Parisen, Sena ibaiaren ezkerraldean, sortu zen literatura-mugimendua da, artean eta filosofian ere nolabaiteko isla izan zuena.

1886an sortu zen Le Décadent literatura-aldizkaritik hartu zuen izena. Dekadentismoaren ezaugarri nagusiak gehiegizko fintasuna, hitzak aukeratzeko eta erabiltzeko modu zorrotza, artekeriarako, era sotiletatik eta naturaltasunetik urrun ibiltzeko joera dira. Sinbolismoarekin bat egin zuen gero. Mugimendua Europa osora zabaldu zen, eta Hegoamerikara ere bai, neurri batean.

Charles Baudelaireren eta Rimbauden obrak eragina izan zuen dekadentismoan. Poesian Verlaine, eta nobelan Joris Karl Huysmans dira dekadentismoaren ordezkari nagusietakoak.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q846094
  • Identifikadoreak
  • BNF: 11936212g (data)
  • GND: 4070266-2
  • LCCN: sh85036155
  • NKC: ph138353
  • AAT: 300021439
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q846094