Daniel Day-Lewis
Daniel Day-Lewis | |
---|---|
Irudi gehiago | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Daniel Michael Blake Day |
Jaiotza | Kensington eta Londres, 1957ko apirilaren 29a (67 urte) |
Herrialdea | Irlandako Errepublika Erresuma Batua |
Bizilekua | Wicklowko konderria |
Talde etnikoa | Ingelesa irlandarra Juduak |
Familia | |
Aita | Cecil Day-Lewis |
Ama | Jill Balcon |
Ezkontidea(k) | Rebecca Miller (1996 - |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Seme-alabak | ikusi
|
Anai-arrebak | ikusi
|
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Bristol Old Vic Theatre School (en) Sevenoaks School (en) Bedales School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | zinema aktorea, artista, antzerki aktorea, telebista-aktorea eta aktorea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia |
Genero artistikoa | drama |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | agnostizismoa |
| |
Daniel Michael Blake Day-Lewis (Londres, 1957ko apirilaren 29a - ) britainiar aktorea da, irlandar hiritartasuna ere duena. Hirutan irabazi du Gizonezko aktore onenaren Oscar saria. Cecil Day-Lewis ingeles-irlandar olerkariaren semea da.
Bizitza
Ama, Jill Balcon,[1] antzezlea zuen eta amaren aldetiko aitona, sir Michael Balcon, Ingalaterrako Ealing Studios zinema etxeko zuzendaria izan zen denbora luzez. Aita, berriz, Cecil Day-Lewis,[2] poeta entzutetsua, Ingalaterrako Errege Etxeko kide izan zen 1968tik 1972ra bitartean. Danielek Greenwichen eta Kenteko Sevenoaks Schoolen egin zituen ikasketak eta, gero, Bristolgo Old Vic antzerki eskolan ikasi zuen arte dramatikoa.[3]
Artean oso gaztea zela egin zuen debuta zineman, John Schlesingerrek zuzendutako Sunday, Bloody Sunday (1971, «Igandea, zorigaitzeko igandea») filmean. 1982an, Another Country («Beste herrialde bat») antzerki laneko protagonista izan zen Londresen. 1985ean bi paper oso desberdin interpretatu zituen, maisutasun handiaz: alde batetik, punky homosexual baten papera egin zuen Stephen Frearsek zuzendutako My Beautiful Laundrette (1985, «Ene garbitegi ederra») filmean eta, bestetik, James Ivoryren zuzendaritzapean, dandy baten interpretazioa egin zuen A Room with a View (1986, «Ikusmiradun gela») pelikulan. 1988an, Milan Kunderaren eleberri batean oinarritutako The Unbearable Lightness of Being (1988, «Izatearen arintasun jasangaitza») filmeko protagonista izan zen, Philip Kaufman zuzendari zuela.
Hurrengo urtean, My Left Foot (1989, «Ene ezkerreko oina») filmean egindako interpretazioagatik (Christy Brown, irlandar artista elbarriaren papera egin zuen) Gizonezko aktore onenaren Oscar saria irabazi zuen. Film hori egiten ari zirela, paperean hobeto sartzeagatik, gurpil-aulki batean eserita pasatzen zituen egunaren ordu gehienak, kameraren aurrean ez zegoenean ere. Hollywoodeko hainbat filmetan ere lan egin du: The Last of the Mohicans (1992, «Azken Mohikanoa», Michael Mannek zuzendua), The Age of Innocence («Errugabatesunaren adina», 1993, Martin Scorsesek zuzendua), In the Name of the Father («Aitaren izenean», 1994, Jim Sheridanek zuzendua), The Crucible («Arragoa», 1995, Nicholas Hytnerena).
2000tik aurrera film gutxitan aritu zen, baina bitan jaso zuen aktore onenaren Oscar saria: 2007an, Daniel Plainviewek zuzendutako There Will Be Blood-engatik, eta 2012an, Steven Spielbergek zuzendutako Lincoln-engatik[4]. 2017ko ekainean, aktore lan gehiagorik ez zuela eginen adierazi zuen[5].[6]
Filmografia
Urtea | Filma | Pertsonaia | Zuzendaria |
---|---|---|---|
1971 | Sunday Bloody Sunday | Umea | John Schlesinger |
1982 | Gandhi | Colin | Richard Attenborough |
1984 | The Bounty | John Fryer | Roger Donaldson |
1985 | My Beautiful Laundrette | Johnny | Stephen Frears |
A Room with a View | Cecil Vyse | James Ivory | |
1986 | Nanou | Max | Conny Templeman |
1988 | The Unbearable Lightness of Being | Tomas | Philip Kaufman |
Stars and Bars | Henderson Dores | Pat O'Connor | |
1989 | Eversmile, New Jersey | Dr. Fergus O'Connell | Carlos Sorin |
My Left Foot | Christy Brown | Jim Sheridan | |
1992 | The Last of the Mohicans | Hawkeye (Nathaniel Poe) | Michael Mann |
1993 | The Age of Innocence | Newland Archer | Martin Scorsese |
In the Name of the Father | Gerry Conlon | Jim Sheridan | |
1996 | The Crucible | John Proctor | Nicholas Hytner |
1997 | The Boxer | Danny Flynn | Jim Sheridan |
2002 | Gangs of New York | Bill 'The Butcher' Cutting | Martin Scorsese |
2005 | The Ballad of Jack and Rose | Jack Slavin | Rebecca Miller |
2007 | There Will Be Blood | Daniel Plainview | Paul Thomas Anderson |
2009 | Nine | Guido Contini | Rob Marshall |
2012 | Lincoln | Abraham Lincoln | Steven Spielberg |
2017 | Phantom Thread | Charles James | Paul Thomas Anderson |
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2017-06-22 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ «Jill Balcon» IMDb (Noiz kontsultatua: 2021-02-22).
- ↑ (Ingelesez) Foundation, Poetry. (2021-02-21). «Cecil Day-Lewis» Poetry Foundation (Noiz kontsultatua: 2021-02-22).
- ↑ (Ingelesez) «Daniel Day-Lewis | Biography, Movies, & Facts» Encyclopedia Britannica (Noiz kontsultatua: 2021-02-22).
- ↑ Daniel Day-Lewis, imdb.com
- ↑ Daniel Day-Lewisek aktore lanari utziko dio , eitb.eus
- ↑ CNN, Lisa Respers France. «Daniel Day-Lewis reveals why he quit acting» CNN (Noiz kontsultatua: 2021-02-22).
Kanpo estekak
- Datuak: Q166389
- Multimedia: Daniel Day-Lewis / Q166389