Bi objektu kargadunen indar elektrikoa beren arteko distantziaren karratuaren alderantzizkoa da.
»
Legea
Coulomben tortsio balantza.
Lege hau 1785an Charles-Augustin de Coulomb fisikariak eman zuen lehenbiziko aldiz ezagutzera. Tortsio-balantza batez, Coulombek honako hau topatu zuen: karga puntualen arteko erakarpen edo aldarapen indarrak euren arteko r distantziaren karratuarekiko alderantziz proportzionalak direla (gorputz kargatuak txikiak badira, hau da, euren neurriak arbuiagarriak badira distantziarekin konparatuta).
honetan:
indarra da,
lehenbiziko karga puntuala da,
bigarren karga puntuala da,
bi karga puntualen arteko distantzia da,
8.988×109 N m2 C-2 (baita m F-1 ere), konstante elektrostatikoa da, eta
8.854×10−12 C2 N-1 m-2 (baita F m-1 ere), hutsaren permitibitatea da, honi konstante elektrikoa ere deritzo, azken hau fisika konstante oso garrantzitsua delarik.
Ariketak
Coulomben legea
Coulomben legea lantzeko ariketa.
Kanpo estekak
Coulomben legea. Eremu elektrikoa. Fisika. Euskal Herriko Unibertsitatea.