Cortinarius rubellus
Cortinarius rubellus | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() ![]() | ||||||||||||||||||||||||||||
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Agaricales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Cortinariaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Cortinarius | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Cortinarius rubellus Cooke, 1887 | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Cortinarius rubellus Cortinariaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Sindrome parafalodianoa, Orellanina pozoiak, geroago eragiten du (3-14 egun) eta giltzurrunen eta gibelaren nekrosi itzulezina sortzen du.
Sinonimoak: Cortinarius speciosissimus, Cortinarius orellanoides, Cortinarius rainierensis, Dermocybe orellanoides.
Deskribapena
Kapela: 3 eta 8 cm bitarteko diametrokoa. Hasieran konikoa gero baita zabaldua ere, baina beti erdian titi puntazorrotz batekin. Gorri-laranja edo gorri-arrexka kolorekoa, fibrila erradialekin edo ezkata txiki-txikiekin.
Orriak: Lodi samarrak, zabalak, zabal, hankara biribilduak. Arrexka-gorri kolorekoak, kapelaren kolorekoak.
Hanka: 5 eta 12 cm bitarteko garaierakoa eta 0,7 eta 1 cm bitarteko diametrokoa. Kapelaren kolore berekoa, pixka bat loditua oinarrirantz, kolore horiko zerrenda ezaugarriekin apaindua.
Haragia: Hori-gorri kolorekoa, ia usaingabea.[2]
Etimologia: Cortinarius hitza gortinatik dator, gortina eta guzti, errezelaren hondakin bereizgarriak direla eta. Speciosissimus epitetoa latinetik dator, ederra, itxura ederrekoa, esan nahi duen "speciosus" hitzetik. Bere kolore ikusgarriagatik.
Toxikotasuna
Toxikoa, Cortinarius orellanus bezala.[3]
Nahasketa arriskua
Cortinarius praestans delakoarekin nahas daiteke, hau handiagoa eta sendoagoa da. Habitata partekatzen duten beste Cortinarius batzuk: sanguineus, semisanguineus. Gorrixka, laranja, hori edo kanela koloreko Cortinarius espezierik ez da kontsumitu behar.[4]
Sasoia eta lekua
Udan eta udazkenean. Mendiko basoetan, batez ere koniferoetan. Oso gutxitan hostozabaletan.
Banaketa eremua
Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Errusia, Hego Korea, Japonia.[5]
Erreferentziak
- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 224 or. ISBN 84-282-0865-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 201 or. ISBN 84-282-0540-X (T.2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia..
- ↑ Cortinarius rubellus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.
Kanpo estekak
Datuak: Q944328
Multimedia: Cortinarius rubellus / Q944328