natamycin (en), Azitromizina, valinegramicidin a (en) eta natamycin (en)
Identifikatzaileak
GNS-10-MK
H01.0
GNS-9-MK
373.0
GNS-10
H01.0
GNS-9
373.0
DiseasesDB
1455
MedlinePlus
001619
eMedicine
oph/81
MeSH
D001762D001762
Disease Ontology ID
DOID:9423
Ohar medikoaOharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Blefaritisa (antzinako grezieraz: βλεφαρός, "betazal") betazalen hantura da, hainbat motatakoa izan daitekeena. Hiperemia dutenek, nekeak jotako pertsonek, astenikoek edo gorpuzkera ahulekoek izaten dutena.
Blefaritis koipetsua. Betiletan eta, zetaka gris zurixkak, koipetsuak agertzen dira; dermatitis koipetsuarekin batera azaldu ohi da.
Estafilokoko blefaritisa. Izen bereko germenak sortzen duena da; betazalen hantura kronikoa du ezaugarri. Betazalak gorritu egiten dira eta betileetan itsatsirik zetakak agertzen dira. Konjuntibitisarekin batera azaltzen da eta kornea honda dezake.
Ertzetako blefaritisa. Begiaren kanpoaldeko zein barnealdeko ertzetakoa; pitzadurak eta zauritxoak ditu ezaugarri; klima epel-lehorreko lurraldeetan azaltzen da batez ere. Morax Axenfelden baziloak sortua da gehienetan. Blefaritis mota hauek guztiak hainbat eragilek sortzen dituzte, baina elikadura eskasa, kea, hautsa, eta ahulezia beste hainbat eragileren lagungarri izaten dira.
Erreferentziak
Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2017-01-24 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.